Udako azoka antolatu du Haitz Nagusije elkarteak
Bermeoko Alde Zaharreko Haitz Nagusije elkarteak udako azoka antolatu du zapaturako. Ez da, gainera, elkarteak antolatzen duen lehenengo azoka. Udako azoka Sabino Arana enparantzan egingo dute, ohi legez, eta 10:30eatik aurrera bertan izango direla jak...
Bermeoko Alde Zaharreko Haitz Nagusije elkarteak udako azoka antolatu du zapaturako. Ez da, gainera, elkarteak antolatzen duen lehenengo azoka.
Udako azoka Sabino Arana enparantzan egingo dute, ohi legez, eta 10:30eatik aurrera bertan izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. 14:30ak aldera arte hainbat izango dira bertan aurkitu ahalko diren gauzak.
Edozeinek parte har dezake
Arropak, liburuak, jostailuak… etxean soberan dauden gauzekin osatuko dute azoka eta edozein herritarrek parte har dezake, gainera.
Azokan parte hartu gura dutenek, halanda be, aurretiaz izena emon beharko du Gizarte eta Kultura Etxean eta barikua da horretarako azken eguna.