Ajangizeko Maier S. Coop. kooperatibak antolatzen duen Nazioarteko Diseinu Lehiaketaren sari banaketa bihar egingo dute. Laugarren edizioa izan da aurtengoa, eta Leisure Microdot izeneko proiektuak hartuko du sari nagusia. Hain zuzen, Jose Ignacio Agirrek, Manuel Alvarezek, Javier Matxinbarrenak eta Alex Otxoa de Aspuruk aurkeztu dute diseinu hori. Zornotza du laukoteak jatorria eta herri horretan hartuko dute saria. Izan be, AIC Automotive Intelligence Center enpresan egingo dute bihar sari banaketa, 12:00etan. Lehiaketaren irabazleekgaraikurra eta 8.000 euroko diru saria hartuko dute. Bigarrena eta hirugarrena Espainiara Laurogeita hemeretzi izan dira, guztira, lehiaketara aurkeztu dituzten proiektuak; Euskal Herritik, Espainiatik, Herrialde Katalanetatik, Frantziatik, Holandatik, Errusiatik, Indiatik, Brasidik eta Amerikako Estatu Batuetatik heldutakoak. Bigarren eta hirugarren sariak, baina, Errioxara (Espainia) joango dira biak. Iraia Sanz, Johanna Starkl eta Sila Pascual hirukotearen Travelling is Discovering izeneko proeiktuak hartuko du bigarren saria: garaikurra eta 4.000 euroko diru saria. Hirugarren saria, barriz, Paula Canalejo, Miriam Garcia, Marta Gomez eta Claudia Gonzalez laukoteak aurkeztutako Wicker&Crochet proiektuak hartuko du. garaikurra eta 3.000 euro jasoko dituzte horiek.
Iragan denboraldia makal amaitu ostean, Gernika Futbol Taldea datorren denboraldiko taldea prestatzen hasi da. Lehenengoa taldera heltzen, Pablo Turrillas entrenatzailea izan zen. Azken bi urteetan Azkoitiko Anaitasuna taldea entrenatu ostean, Gernika-...
Foru plazan egindako ekitaldi batekin elkartasuna erakusti dio Gernikako herriak Palestinakoari. Giza eskubideak, eskubide zibilak eta politikoak ukatuak dituen herri horrekin bat egin dute, Gernika Batzordeak Udalaren laguntzagazprestatutako ekimenean...
Muxikako bigarren Gazte Eguna bihar ospatuko dute San Roman auzoan. Antolatzaileek azaldu dutenez, «egunaren data aldatu dute jende gehiago batzeko asmoagaz». Izan be, iaz urrian egin zuten jaialdia, eta jendeak ez joatea erabaki zuen eguraldi txarra...
Villepinteko (Frantzia) espetxean da Iñaki Domingez gernikarra, deklaratu otean epaileak hala aginduta. Bere aurkako akusazioen barri ez diote eman. Bihar manifestazioa egingo dute, 20:00etan Arrien aurretik hasita. Atzo eta herenegun hainbat lagun ka...
Villepinteko (Frantzia) espetxean bakarturik dute Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarra. Bost kide ziren duela urtebete, Goieaskoetxea bera espetxeratu zutenean. Gaur egun, bera da kartzela horretan dagoen preso politiko bakarra. Gainontzeko ki...
Gaur, 08:30 aldera, 38 urteko gizonezko bat hil da Bermeoko portuan, lanean zegoela. Kamioi gidaria zen hildakoa eta, Herrizaingo Sailak baieztatu duenez, gaizki sentitu ondoren jausi egin da. Osakidetzaren helikopteroa joan da portura, langilea erietx...
Urdaibaiko Txakolinak dastatzeko aukera izango da domekan, Foruan. Muinagorri elkarteak antolatuta, hamabosgarren urtez egingo dute dastaketa, 11:00etatik aurrera. Txakolinak edateagaz batera, pintxoak jateko aukera be izango dela jakinarazi dute antol...
Bizkaia Gernika errugbi taldeak Gaston Ibarbururen eta Bruno Mercantiren kontratua luzatu du urte bete gehiago. Hala, 2011-2012 denboraldian, basurdeen taldeagaz jokatuko dute. Jokalari biak, «ezinbestekoak» dira taldearen eskeman eta «albiste ona»...
Elantxobeko arraun taldeak garaipenaren olatuan jarraitu gura du asteburuan. Zapatuan, Sestaoko estropada lehiatuko dute, eta domekan, barriz, etxeko estropada lehiatuko dute zaleen babesean. Bi estropadak 12:00etan hasiko dira eta Elantxobeko arraunla...
Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizaldean, neskalaguna jo duelakoan. Herrizaingo Sailetik azaldu dutenez, bikoteari eraso egin dio gizonezkoak, lepotik kolpatuz eta mehatxatuz. 00:00ak igarota atxilotu zuten gizonezkoa, Bermeoko...
Palestinako herriari elkartasuna erakutsi gura die Gernikako herriak; horretarako, ekitaldi berezia egingo dute domekan, 12:00etan, Foru plazan, Gernika Batzordeak antolatuta eta Udalaren laguntzagaz. Hain zuzen, 2003ko apirilean, bonbardaketaren urteu...
Morgako baseliza ibilaldiak iaz izan zuen arrakastaren ostean, Udalak bigarrenez antolatu du martxa herrikoia. Ibilaldia etzi egingo dute, eta ibilbide bi izango ditu. Helburuak herriko kultur ondarea ezagutaraztea, herritarren arteko harremanak lantze...
Itsasoko laguntza taldeak 39 urteko arrantzale bermeotar bat ebakuatu zuen atzo arratsaldean, bihotzekoak jo ondoren. Galizian beharrean zebilen Eronoitz ontzitik Itsasoko Gizarte Institutuaren Juan de la Cosa ontzira eroan zuten lehenbizi, eta handik ...