Bermeoko Aralarrek udal kudeaketa “hurbila, gardena eta parte-hartzailea” sustatzearen alde agertu da. Hala, pribatizazioaren aurrean udal kudeaketa zuzenari lehentasuna emongo diola nabarmendu du, Udalak garbitasunez jokatuko duela ziurtatuz. Bermeoko saihesbidea eta Sollubeko tunelak behingoz gauzatzeko be eskatu du Aralarrek. Bestetik, gizarte etxebizitzak alokatzeko helburuagaz sortzearen alde agertu da, “alokairuaren prezioa errenta aitormenaren arabera ezarriz”. Bermeotarren benetako etxebizitza beharrak ezagutzeko ikerketa sakona egin beharko litzatekeela deritzo; baita hutsik dauden etxebizitzen zerrenda sortu beharko litzatekeela be. Hezkuntza arloari dagokionez, ikastetxe eta pentsioetako jantokietan autogestioa bultzatu beharko litzatekeela uste du Aralarrek, catering ereduen aurka agertuz, herriko produktuen aldeko apustu bat eginez eta Bermeoko arrantzale eta nezakarientzako merkatu barria sortuz. Bermeo inguruko baserri guneetan azpiegiturak “behingoz gaurkotu” behar direla be iritzi dio Aralarrek. Udala Uematik atera zela eta, erabaki horren kontra agertu da eta barruan behar lukeela nabarmendu du. Bestetik, Osakidetzaren aurrean Udala osasun beharrizanen eta zerbitzuen deszentralizazioaren kontrako bozeramailea izan behar dela dio Aralarrek. Bermeoko enpresen arteko elkarlana bultzatuko dituela be esan du alderdi horrek, “aldaketei aurre egiteko herriko berezko marka bat sortuz”. Etengabeko formakuntza eta kalitatea bermatzen duten neurriak hartzearen alde eta azalera handiko merkatuen aurrean herriko dendari eta pymeei lehentasuna ematearen alde be agertu da. Kulturak behar duen eraikuntza publikoen zentzuzko [...]
Ez da askorik falta Udal eta Foru hauteskundeetarako. Horregatik, Bermeoko Bilduk Idurre Bideguren zerrendaburu duen hautagaitza aurkeztu du. Bidegurenek azaldu duenez, «etorkizunera begirako proiektua da Bildu». Maiatzaren 22an ez ezik, gerora be lanean ariko direla azaldu du bermeotarrak. Hainbat konpromiso hartu ditu Bermeoko Bilduk. Besteak beste, «euskararen normalizaziorako eta normalkuntzarako lan» egingo dutela aipatu dute Bilduko hautagaiek. Horrez gain, «herri jasangarriaren eta ekologikoaren alde» be egingo dutela aitortu dute. «Herriaren garapenean lan» Herritarrak eztabaidagunetan egotea gura dute Bildukoek eta, horregatik, eredu parte-hartzailea bultzatzea «ezinbestekotzat» du Bidegurenek. Hori dela eta, herriko kultur taldeekin harremanetan egongo direla azaldu du zerrendaburuak. «Herriaren garapenean lan egingo dugu», esan du Bidegurenek. Horrez gain, «eskubide sozialak, politikoak, zibilak eta ekonomikoak bermatuko» dituzte. Laburbilduz, Euskal Herrian «benetako aldaketa» bat lortu arte «lanean jarraituko» dutela esan du zerrendaburuak. Izan be, Euskal Herrian «aldaketa sozial eta politiko baten beharra» ikusten du. Bildu Bermeo. Hautagaiak Idurre Bideguren Gabantxo Josu Unanue Juan Carlos Goienetxea Beitia Irune Ormaetxea Legarreta Juan Carlos Agirre Pankote Aingeru Astui Zarraga Amaia Elorza Elortegi Josune Barturen Ortega Gaizka Gabantxo Zabala Ana Tere Bengoetxea Uriondo Nagore Barturen Uribarri Joseba Begoña Irazabal Asier Larrauri Unanue Bihotza Unanue Mentxako Asier Beitia Diego Begoña Lalluno Bilbao Urko Goitia Barbas Margari Mendoza [...]
Europaren Eguna ospatu dute gaur Barrutia Herri Ikastetxean. Eusko Jaurlaritzako Itsasmendikoi Zerbitzuaren laguntzagaz, hainbat jarduera izan dituzte eskolan. Hainbat ekitaldi egin dituzte goiz osoan zehar, eta guztiak Europara “hurbiltzeko̶...