“Udal kudeaketa zuzenari lehentasuna” ematearen alde dago Aralar
Bermeoko Aralarrek udal kudeaketa “hurbila, gardena eta parte-hartzailea” sustatzearen alde agertu da. Hala, pribatizazioaren aurrean udal kudeaketa zuzenari lehentasuna emongo diola nabarmendu du, Udalak garbitasunez jokatuko duela ziurtatuz. Bermeoko saihesbidea eta Sollubeko tunelak behingoz gauzatzeko be eskatu du Aralarrek. Bestetik, gizarte etxebizitzak alokatzeko helburuagaz sortzearen alde agertu da, “alokairuaren prezioa errenta aitormenaren arabera ezarriz”. Bermeotarren benetako etxebizitza beharrak ezagutzeko ikerketa sakona egin beharko litzatekeela deritzo; baita hutsik dauden etxebizitzen zerrenda sortu beharko litzatekeela be. Hezkuntza arloari dagokionez, ikastetxe eta pentsioetako jantokietan autogestioa bultzatu beharko litzatekeela uste du Aralarrek, catering ereduen aurka agertuz, herriko produktuen aldeko apustu bat eginez eta Bermeoko arrantzale eta nezakarientzako merkatu barria sortuz. Bermeo inguruko baserri guneetan azpiegiturak “behingoz gaurkotu” behar direla be iritzi dio Aralarrek. Udala Uematik atera zela eta, erabaki horren kontra agertu da eta barruan behar lukeela nabarmendu du. Bestetik, Osakidetzaren aurrean Udala osasun beharrizanen eta zerbitzuen deszentralizazioaren kontrako bozeramailea izan behar dela dio Aralarrek. Bermeoko enpresen arteko elkarlana bultzatuko dituela be esan du alderdi horrek, “aldaketei aurre egiteko herriko berezko marka bat sortuz”. Etengabeko formakuntza eta kalitatea bermatzen duten neurriak hartzearen alde eta azalera handiko merkatuen aurrean herriko dendari eta pymeei lehentasuna ematearen alde be agertu da. Kulturak behar duen eraikuntza publikoen zentzuzko [...]
Bermeoko Aralarrek udal kudeaketa “hurbila, gardena eta parte-hartzailea” sustatzearen alde agertu da. Hala, pribatizazioaren aurrean udal kudeaketa zuzenari lehentasuna emongo diola nabarmendu du, Udalak garbitasunez jokatuko duela ziurtatuz.
Bermeoko saihesbidea eta Sollubeko tunelak behingoz gauzatzeko be eskatu du Aralarrek. Bestetik, gizarte etxebizitzak alokatzeko helburuagaz sortzearen alde agertu da, “alokairuaren prezioa errenta aitormenaren arabera ezarriz”. Bermeotarren benetako etxebizitza beharrak ezagutzeko ikerketa sakona egin beharko litzatekeela deritzo; baita hutsik dauden etxebizitzen zerrenda sortu beharko litzatekeela be.
Hezkuntza arloari dagokionez, ikastetxe eta pentsioetako jantokietan autogestioa bultzatu beharko litzatekeela uste du Aralarrek, catering ereduen aurka agertuz, herriko produktuen aldeko apustu bat eginez eta Bermeoko arrantzale eta nezakarientzako merkatu barria sortuz.
Bermeo inguruko baserri guneetan azpiegiturak “behingoz gaurkotu” behar direla be iritzi dio Aralarrek.
Udala Uematik atera zela eta, erabaki horren kontra agertu da eta barruan behar lukeela nabarmendu du.
Bestetik, Osakidetzaren aurrean Udala osasun beharrizanen eta zerbitzuen deszentralizazioaren kontrako bozeramailea izan behar dela dio Aralarrek.
Bermeoko enpresen arteko elkarlana bultzatuko dituela be esan du alderdi horrek, “aldaketei aurre egiteko herriko berezko marka bat sortuz”. Etengabeko formakuntza eta kalitatea bermatzen duten neurriak hartzearen alde eta azalera handiko merkatuen aurrean herriko dendari eta pymeei lehentasuna ematearen alde be agertu da.
Kulturak behar duen eraikuntza publikoen zentzuzko erabilera sustatu behar dela uste du, “behar diren erabilera eta ordutegiekin”.
Azkenik, energia aurrezteko neurri zehatzak hartu behar direla deritzo, “bai udal eraikuntzetan, bai herri mailan”.