Idurre Bideguren da Bermeoko Bilduren zerrendaburua
Ez da askorik falta Udal eta Foru hauteskundeetarako. Horregatik, Bermeoko Bilduk Idurre Bideguren zerrendaburu duen hautagaitza aurkeztu du. Bidegurenek azaldu duenez, «etorkizunera begirako proiektua da Bildu». Maiatzaren 22an ez ezik, gerora be lanean ariko direla azaldu du bermeotarrak. Hainbat konpromiso hartu ditu Bermeoko Bilduk. Besteak beste, «euskararen normalizaziorako eta normalkuntzarako lan» egingo dutela aipatu dute Bilduko hautagaiek. Horrez gain, «herri jasangarriaren eta ekologikoaren alde» be egingo dutela aitortu dute. «Herriaren garapenean lan» Herritarrak eztabaidagunetan egotea gura dute Bildukoek eta, horregatik, eredu parte-hartzailea bultzatzea «ezinbestekotzat» du Bidegurenek. Hori dela eta, herriko kultur taldeekin harremanetan egongo direla azaldu du zerrendaburuak. «Herriaren garapenean lan egingo dugu», esan du Bidegurenek. Horrez gain, «eskubide sozialak, politikoak, zibilak eta ekonomikoak bermatuko» dituzte. Laburbilduz, Euskal Herrian «benetako aldaketa» bat lortu arte «lanean jarraituko» dutela esan du zerrendaburuak. Izan be, Euskal Herrian «aldaketa sozial eta politiko baten beharra» ikusten du. Bildu Bermeo. Hautagaiak Idurre Bideguren Gabantxo Josu Unanue Juan Carlos Goienetxea Beitia Irune Ormaetxea Legarreta Juan Carlos Agirre Pankote Aingeru Astui Zarraga Amaia Elorza Elortegi Josune Barturen Ortega Gaizka Gabantxo Zabala Ana Tere Bengoetxea Uriondo Nagore Barturen Uribarri Joseba Begoña Irazabal Asier Larrauri Unanue Bihotza Unanue Mentxako Asier Beitia Diego Begoña Lalluno Bilbao Urko Goitia Barbas Margari Mendoza [...]
- Idurre Bideguren Gabantxo
- Josu Unanue
- Juan Carlos Goienetxea Beitia
- Irune Ormaetxea Legarreta
- Juan Carlos Agirre Pankote
- Aingeru Astui Zarraga
- Amaia Elorza Elortegi
- Josune Barturen Ortega
- Gaizka Gabantxo Zabala
- Ana Tere Bengoetxea Uriondo
- Nagore Barturen Uribarri
- Joseba Begoña Irazabal
- Asier Larrauri Unanue
- Bihotza Unanue Mentxako
- Asier Beitia Diego
- Begoña Lalluno Bilbao
- Urko Goitia Barbas
- Margari Mendoza Getxo
- Bitor Bulukua Garcia
- Anabel Alegria Jaio