Bizkaiko Foru Aldundiak Madalen eta Metxika auzoetako hirigintza plan berezia onartu ostean, Iñaki Madriaga Errigoitiko alkateak “hamalau etxebizitza” eraikiko dituztela jakinarazi du. Metxika auzoan, hamaika etxebizitza eraiki nahi dituzt...
Errigoitiko Udalak, Eleizalde auzoan dagoen Santa María de Idoibaltzaga elizaren dorretxea egokitzeko lanak hasi ditu. Iñaki Madariaga Errigoitiko alkateak jakinarazi duenez, “dorretxea egoera txarrean zegoen eta ezinbestekoa izan da egokitzape...
Rinder enpresako langileek bizi duten egoera salatzeko egun osoko paroa deitu dute bariku honetarako. Gainera, elkarretaratzea egingo dute Bilbon, 10:30ean, Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean. Hara joateko autobusa 09:20ean aterako da, enpresatik. ...
Txakurrak kaletik solte daramatzaten horreei eta haren gorotzak batzen ez dituztenei isunak ipintzen hasiko da Bermeoko Udaltzaingoa. Herrian dagoen arazoa «gero eta larriagoa» dela azaldu du Bermeoko alkate Xabier Legarretak. Hortaz, irtenbide bat emon asmoz Udala zenbait elkartegaz batu da kanpaina barri bat martxan ipintzeko. Haitz Nagusijegaz, Itsuki Irratiagaz, Berton txiki-erdi enpresen elkarteagaz eta Azokako Saltzaileen elkarteagaz batera ipini du martxan Udalak kanpaina barria. Izan be, alkateak azaldu legez, «areagotu egin dira txakurren gorotzak direla eta kexaz datozen herritarrak». Arazoa, gainera, herri osoan dagoela diote ez bakarrik Alde Zaharrean. Herritarrak kontzientziatu Kanpaina horren helburu nagusia herritarrak kontzientzia dela azaldu dute, «herri atseginagoa eta garbiagoa izan dezagun». Hainbat dira txakurrak dituzten herritarrak, eta horiek zenbait konpromiso dituztela gogorarazten dute. «Txakurren jabeen gehiengoa eredugarria bada be, beste batzuek hareen jarreragaz kalte handia eragiten die gainontzekoei». Horregatik, txakurra dutenei zera eskatu gura die kanpaina horren bitartez. Batetik, txakurrak beti lotuta eroatea, eta bestetik, harek egiten dituzten gorotzak batzea.Bi gauza horiek araututa daudela jakinarazi dute eta aurrerantzean indarrean dagoen araudi hori modu zorrotzean betearaziko dutela esan du Legarretak. Horretarako, Udaltzaingoak erronda bereziak egingo ditu herriko kaleetatik eta araudia betetzen ez duten horreei isunak ipiniko dizkie. Txakurrak solte eroatea arau-hauste larria da, hortaz, 300,51 euro [...]