Hamalau etxebizitza eraiki nahi dituzte Madalengo eta Metxikako auzoetan
Bizkaiko Foru Aldundiak Madalen eta Metxika auzoetako hirigintza plan berezia onartu ostean, Iñaki Madriaga Errigoitiko alkateak “hamalau etxebizitza” eraikiko dituztela jakinarazi du. Metxika auzoan, hamaika etxebizitza eraiki nahi dituzt...
Bizkaiko Foru Aldundiak Madalen eta Metxika auzoetako hirigintza plan berezia onartu ostean, Iñaki Madriaga Errigoitiko alkateak “hamalau etxebizitza” eraikiko dituztela jakinarazi du. Metxika auzoan, hamaika etxebizitza eraiki nahi dituzte eta Madalen auzoan beste hiru. Plan berezia onartzeko, bost urteko “bide luzea” egin behar izan dute.
Madariagak azpimarratu dunez, “landa gune babestu baten hiri antolaketa aldatzea lortu dugun lehenengo Udala gara”. Horrek, Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako beste herrietan eragingo duela eta herri txikietan “etxebizitzak sortzeko” aukera ona izan daitekeela uste du.
Etxebizitzak, “herritarren lurretan” eraikiko dituzte eta “herritarrentzako” izango dira alkateak dioenez. “Etxebizitza hauek ez dira epekulatzeko erabiliko” dio. Bere hitzetan, herritarren “beharrizanak asetzeko” ahalegina egiten ari dira eta etxebizitza beharrizan horietako bat da.
Bizileku berriek baserri itxura izango dute “landa eremuaren armonia” ez hausteko asmoagaz. Izan ere, auzoek gaur egun duten “nekazal giroa mantendu” nahi dute. Etxebizitzak eraikitzeaz gain, auzo bietako “azpiegituretan hobekuntzak” egin nahi dituzte.