Egun osoko parora deitu dituzte RINDEReko langileak
Rinder enpresako langileek bizi duten egoera salatzeko egun osoko paroa deitu dute bariku honetarako. Gainera, elkarretaratzea egingo dute Bilbon, 10:30ean, Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean. Hara joateko autobusa 09:20ean aterako da, enpresatik. ...
Rinder enpresako langileek bizi duten egoera salatzeko egun osoko paroa deitu dute bariku honetarako. Gainera, elkarretaratzea egingo dute Bilbon, 10:30ean, Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean. Hara joateko autobusa 09:20ean aterako da, enpresatik.
Oraindik orain enpresak 2010eko abenduan aurkeztu zuen Enplegu Erregulazio Espedienteari buruz Jaurlaritzak hartuko duen erabakiaren zain daude langileak. EEE horri komiteak ez dio babesik eman, eta kontrainformea egiteaz gain, salaketak ipini dituzte Lan Ikuskaritzan. «Enpresaren arazoa lana Gasteizera eroatea da; hau da, RINDER taldeak han duen Lampsys enpresara». Beraz, arazoa Foruko enpresari lana kentzea da, sindikatuen iritziz, «eta lana barriro Forura ekarri ezean arazoak bere horretan jarraituko du».
Enpresa salatu dute
RINDER INDUSTRIAL SA enpresak Foruan duen lantegirik lan tresnak eta moldeak atera izana be salatu du enpresa komiteak. «Hori, gainera, enpresarekin Enpresa Erregulazio Espedientea (EEE) negoziatzen ari ginela egin du», LAB sindikatuak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. «URDAIZERBI S.L. enpresara eroan dituzte, RINDER taldekoa ez den enpresa txiki batera». Hori dela eta, komitea osatzen dutenek (UGT, LAB eta ELA) salaketa jarri zuten Ertzain-etxean.