Behin-behinean ez bada be, Beruala San Martinen sustatzen ari den Babes Ofizialeko 20 etxebizitzek badute jabea. Notario aurrean eta jendaurrean egin dute eguerdian, Artza frontoian, 20.3 exekuzio unitateko I. partzelako etxebizitzen zozketa. Aurrekoa...
Gaur arratsaldean, Komuneko paperean idatziako poemen errezitaldia izango da Ajangizko Mendieta auzoan. 19:00etatik aurrera, Mattin eta Imanol Epelde anaiek lan berritzailea aurkeztuko dute kultur etxean. Komuneko paperean idatzitako poemen arrezitaldi...
Busturiko Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa bilketa solidarioa egiten ari da aurten be. Iaz egin bezala, jostailuak, arropak eta alferrik galtzen ez den janaria batzea da helburua. Abenduaren 1ean hasi ziren bil...
Gautegiz Arteagako Udalak Sahararen aldeko bilketa solidarioa jarri du martxan. Herritarrek eta interesa duten guztiek, urtarrilaren bukaera arte izango dute bilketan parte-hartzeko aukera. Ohiko elikagaiak eta arropak batzeaz gain, ikas materiala eta ...
Foruko RINDER enpresak 79 langileri eragiten dien suspentsio EEEa aurkeztu du Jaurlaritzan, LAB sindikatuak salatu duenez. Abenduaren 10ean aurkeztu zuen espedientea, urtebeterako izango litzatekeena: 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 artekoa. Azken kaleratzeen ostean enpresaren plantilla 96 langilekoa dela zehaztu du sindikatuak. Enpresak dagoeneko zortzi lagun kaleratu dituela dio LABek, “horietako seik euren artean adostutako diru kopuru bat hartu dute, eta beste bi kaleraketa objetiboa argudiatuta utzi dituzte langabezian, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko indemnizazioagaz eta gehienez 12 hilabeteko soldatagaz”. Akordioak erdiesteko epea Abenduaren 10az geroztik enpresak 15 eguneko epea du sindikatuekin akordio batera heltzeko. Azken horiek, akordiorik ez balego, Jaurlaritzan helegitea jar dezaketela azaldu du LABek. Egoera honen aurrean, langileen asanblada bultzatuko du sindikatu abertzaleak, kaleratzeei erantzuteko. “Langile batzordearen batzarra egiteko ere eskatuko dugu, egoeraren aurrean neurriak proposatzeko, bai kaleratzeen aurrean eta baita EEEari erantzun bateratuak ematen hasteko be”. Udalbatzarraren kezka Foruko Udalak RINDER enpresak bizi duen egoera ekonomikoarekiko kezka agertu zuen hilaren 2an egindako osoko bilkuran. Hala, informazioa eman diezaion eskatu dio udalbatzarrak enpresari. Bai enpresari zein sindikatuei lanposturik ez galtzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eskatu die Udalak.
Minbiziaren Aurkako Bermeoko Elkarteak, Gabonetako mahai apaingarrien lehiaketa antolatu du. Aurtengoa lehiaketaren hamahirugarren urtea izango da eta, gero eta gehiago dira mahai apaingarriak aurkezten dituzten herritarrak. Antolatzaileek azaldu lege...