Herri zerrenda
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, duela lau urte baino 92.155 boto gehiago eta 6 eserleku gehiago lortu ditu EH Bilduk. Naiara Fernandez ezker subiranistako Bizkaiko hautetsiak esan du EH Bilduk "ondo interpretatu dituela" herritarren beharrizanak, eta EH Bilduren olatua eskualdera ailegatu izana poztekoa dela.
Busturialdeko herriz herriko datuak.
Euskal Autonomia Erkidegoa mapa politiko berri baten aurrean egon daiteke. Datozen lau urteetan Eusko Legebiltzarrak edukiko duen morfologia politikoa erabakiko da etzi.
EAJko ordezkariek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ekitaldi politikoa egin dute Bermeon. 40 urtez alderditik gauzatutako proiektu estrategikoak eta arlo ezberdinetan egindako lana balioan jarri dituzte.
EH Bilduk ekitaldi politikoa egin zuen barikuan (apirilak 12) Gernika-Lumon, eta "interes alderdikoien" aurretik "herri proiektuaren" beharra azpimarratu zuen Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak.
Bermeoko Kofradian izan dira gaur [apirilak 12 ]Ima Garrastatxu eta Iker Casanova EH Bilduren zerrendakideak. Arrantzaren eta oro har, lehen sektorearen egoeragaz "kezkatuta" daudela aitortu dute.