Behin-behineko jabea dute Beruala sustatzen ari den babespeko 20 etxebizitzek
Behin-behinean ez bada be, Beruala San Martinen sustatzen ari den Babes Ofizialeko 20 etxebizitzek badute jabea. Notario aurrean eta jendaurrean egin dute eguerdian, Artza frontoian, 20.3 exekuzio unitateko I. partzelako etxebizitzen zozketa. Aurrekoa...
Behin-behinean ez bada be, Beruala San Martinen sustatzen ari den Babes Ofizialeko 20 etxebizitzek badute jabea. Notario aurrean eta jendaurrean egin dute eguerdian, Artza frontoian, 20.3 exekuzio unitateko I. partzelako etxebizitzen zozketa.
Logela biko bost etxebizitza zozkatu dituzte pertsona batek edo bik osatutako familien artean eta 296 parte-hartzaile izan dira, hain zuzen be. Hiru logelako etxebizitzak, barriz, hamabi izan dira. Hiru edo lau kidez osatutako familiek parte hartzen zuten horretan eta 20 famili zeuden. Lau gelako bi etxebizitza be zozkatu dituzte. Lau kidetik gora diren hiru familia besterik ez zeuden. Azkenik, elbarriren bat duten horiei gordetako etxebizitza bat be zozketan izan da eta bi familia ziren tarte horretan parte hartzen zutenak.
Prezioak eta ezaugarriak
61,67 eta 90 metro kuadro bitarteko etxebizitzak izango dira, hain zuzen be. Merkeenak 119.100 euro balioko du eta garestienak, ordea, 141.200 euro. Berualatik jakinarazi legez, etxebizitza guztiek dute garajea eta trastelekua.
2011ko apirilerako prest izatea espero dute.