Busturiko Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa bilketa solidarioa egiten ari da aurten be. Iaz egin bezala, jostailuak, arropak eta alferrik galtzen ez den janaria batzea da helburua. Abenduaren 1ean hasi ziren bil...
Busturiko Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa bilketa solidarioa egiten ari da aurten be. Iaz egin bezala, jostailuak, arropak eta alferrik galtzen ez den janaria batzea da helburua. Abenduaren 1ean hasi ziren bilketagaz eta urtarrilaren 3ra arte martxan izango dutela azaldu dute.
Madariaga Dorretxean batuko dituzten jostailuen eta janarien kudeaketa Elorrioko Kainabera elkarteak egingo du eta arropena, aldiz, Rezikleta elkartearen esku geratuko da.
Batutako guztia Perura bidali zuten iaz. Aurten, berriz, inguruan geratuko dela jakinarazi dute, «krisi ekonomikoaren eraginez bertoko jendeak be laguntza behar duelako».
Aurreko urteetan bilketa solidarioaren balorazio «positiboa» egin dute eta aurtengoan be horrela izatea espero dute. Iaz, adibidez, bi kamioi bete zituztela jakinarazi dute. Batez ere, jostailuak eta arropak batu zituzten; jatekoa «gutxiago» izan zen, ordea.
Jakinarazi dutenez, jendea dagoeneko hasi da Madariaga Dorretxera hurbiltzen jostailuak eta arropa bertan uztera. Izan be, puntu solidarioa ipini dute Dorretxe barruan.