92 lagun batuko dira Euskal Australiarrek antolatutako bazkarian
Zapatuan[ekainak 8] batuko dira Zallo Barrin ospatuko dute bazkarian.
Australiaren eta euskal kulturaren arteko harremana sendotzeko helburuagaz jaio zen 2018an Euskal Australiar Elkartea. Horrez gain, Australiara joan ziren euskaldunen lanari buruzko informazioa ezagutaraztea eta zabaltzea ere bilatzen dute elkartekideek. Helburu horiei jarraituz, herritarren arteko senidetasun bazkariak antolatu izan dituzte –2018, 2019, 2022 eta 2023an–, eta aurten ere batuko dira. Etzi [ekainak 8] batuko dira Gernika-Lumoko Zallo Barri Jatetxean, eta “egun zoragarria” pasatzea espero dute aurton ere. 92 lagun batuko dira mahaiaren inguruan, eta omenaldiren bat egingo dutela aurreratu dute.
Australian egon zirenak, Australiatik etorri zirenak, zein Euskal Herriko eta Australiako kulturei buruz jakin nahi dutenak batuko dira ohitura bihurtu duten jatorduan. Izan ere, asko izan ziren Busturialdetik eta Lea-Artibaitik Australiara joan zirenak eta urteak igarota euren jatorriko herrietara bueltatutakoak. Beste batzuk kontinente berrian geratu ziren. Eta, orain, emigratu zutenek bi herrialdeetan bizitakoak ezagutarazi gura dituzte.
Euskal Herriko Unibertsitatearen eta elkartearen arteko komunikazioa «etengabekoa» da. Horren emaitza izan da, esaterako, Basques in Australia erakusketa ibiltaria, zein Euskal Herriko hainbat txokotatik pasatu den, eta hurrengo hilabeteetan pasatuko den. Orain, Auslestin dago, eta domekan bukatuko da hori bisitatzeko aukera. Gero, Ispaterrera bidaiatuko du erakusketak.