Muxika

Kalitatezko osasun zerbitzu unibertsala "beharrezkoa" dela aldarrikatu dute

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako osasun-zentroetan elkarretaratzeak egin dituzte langileek Bermeon eta Gernika-Lumon, eta hainbat herritar eta eragilek bat egin dute.

Azken lau egunetan 845 positibo erregistratu dituzte Busturialdean

Eguenetik domekara (urtarrilaren 6tik 9ra) Busturialdeko herri guztietan erregistratu dituzte positiboak. Hiru lurraldeetan ez dago gune berdean dagoen herririk.

Farmazia proba batean positibo ematen duena etxean isolatu behar da, baina ez du jakinarazpenik eman beharko

Bestalde, ikastetxeetako protokoloa eguneratu dute. Ikasgelan positibo bat edo batzuk agertzen badira ere, umeek ez dute berrogeialdirik eta probarik egin beharko sintomarik ez badaukate.

Elkarbizitzarako, bakerako eta etxerako bidea aldarrikatu dute Busturialdean ere

Euskal Herriko hamaika txokotan egin modura, Busturialdean ere euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko aldarrikapenak entzun dira arratsaldean. Arratzun, Bermeon, Busturian, Ean, Gernika-Lumon, Mundakan, Muxikan eta Nabarnizen egin dituzte ekitaldiak.

Elkartasun zozketaren saria Ajangizera joan da

Harrera ellarteak Gabonetan egin du otzararen zozketa. Kanpantxuko (Ajangiz) Asun Aranbururena izan da zenbaki saritua: 9576.

Busturialdean ia 2.000 positibo erregistratu dituzte aste bakarrean

Osasun Sailaren datuen arabera, abenduaren 30etik urtarrilaren 5era 1.993 positibo zenbatu dituzte eskualdean. Horietatik 824 Gernika-Lumon eta 696 Bermeon erregistratu dituzte. Bertoko 20 udalerriek eremu gorrian segitzen dute.

Sare herritarraren deialdiagaz bat egingo dute Busturialdeko zortzi udalerritan

Euskal presoen eskubideen aldeko urteroko Bilboko manifestazioaren ordez, herriz herri egingo dituzte ekitaldiak, bihar arratsaldean [urtarrilak 8].

Aire zabalean ere derrigorrezkoa izango da maskara soinean eramatea

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak jakinarazi du lege dekretu baten bidez onartuko dutela agindua. Urkulluk eskatu du tabernak eta dendak 21:00etan ixtea abenduaren 24an, 25ean, 31n, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an.

Lehen arreta bermatzea eskatu diote Osakidetzari

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako osasun-zentroetan elkarretaratzeak egin dituzte langileek, eta hainbat herritar eta eragilek bat egin dute.

Nerea Ibarzabalek jantzi du Bizkaiko txapela

Markina-xemeindarra Jone Uriarekin batera heldu da buruz burukora; Moises Enbeita muxikarraren eta Joseba Etxebarria larabetzuarraren ardura izan da aurten irabazleari txapela janztea

Badator jai koloretsua

Bihar ospatuko da jai arrakastasua Ondarroan 20. aldiz, egun osoan. Jaia herriko beste eremu batzuetara ere zabaltzea erabaki dute antolatzaileek. Brigada Moreak egongo diraAzken urteetan jaiaz gozatzera zenbat lagun etortzen diren kontuan hartuta, her...

Mikel Santiso

Kilinkala igeri zeharkaldia egingo dute bihar, Lekeition

Garraitz Kirol Taldeak antolatuta, aurten ere Garraitz irla inguratzen duen igeri zeharkaldia egingo da bihar goizean, Lekeition. Nagusien zein gazteen mailako igeriketa probak egongo dira, 11:00etan hasita.Guztira, 1.900 metro egin beharko dituzte ige...

Argazki rallya egingo dute bihar Lekeition, Lekliktxo elkarteak antolatuta

Parte hartu nahi dutenek egunean bertan izena eman behar dute, 08:00etatik 10:00etara. Argazkiak kameragaz edo mugikorragaz atera ahal dira. Lehiaketa 17:00etan amaituko daLekliktxo Lekeitioko argazkilaritza elkarteak antolatuta, argazki rallya egingo ...

JokaTU kirol arloko topaketa

Hitzarguneren baitan, kirol elkarteetan euskara sustatzeko jokaTU programa abiatu dute aurten. Hain zuzen, baloi eta pilotaz jokatzen diren kirolak izan dira batzen lehenak.Euskaraz egin, euskaraz jokatu. Kirolean ere euskara erabiltzeko ahalegin berez...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Lointek zuzenean sailkatu da EuroCup-eko taldekako fasera

Lointek Gernika Bizkaiak ez du aurrekanporaketarik jokatu beharko EuroCup Women 2017 txapelketan; zuzenean sailkatu da taldekako fasera.Nazioarteko Saskibaloi Federazioak martitzenean jakitera eman zuenez, 40 taldek izena eman dute, eta Euroligako best...

A.M.M.

Udal gobernu eta oposizioak DSBEri buruzko mozioak aurkeztu dituzte

Pobrezian bizi diren denak sisteman barneratuak izatea ziurtatzea eskatu dio EH Bilduk Legebiltzarrari. Udal gobernuak ez du onartu oposizioko taldearen mozioaGernika-Lumoko Eusko Abertzaleak/EAJ-PNV taldeak eta EH Bilduk DSBE Diru Sarrerak Bermatzeko ...

I.M.

Astelehena da Txipiroi probetan aurrez izena emateko azken eguna

Uztailaren 8an lehiatuko dituzte Ean Txipiroi BTT martxa eta mendi lasterketa. Eta Internet bidez izena emateko azken eguna astelehena da.Mendi lasterketa Urdaibai Kopako 4. proba puntuagarria denez, www.urdaibaikopa.eus webgunean izena eman behar da; ...

A.M.M.

Uda kontzertuz beterik dator Gernika-Lumora

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak antolatuta, herritarrek hainbat kontzertu izango dituzte eskura uda honetan. Bihar hasi, eta irailaren 29ra bitartean, musika gune bihurtuko dira Elai-Alai aretoa, Lizeo antzokia, Mertzede komentua eta San Pedro eta Andra M...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Eskulan ikastaroan egindakoa ikusgai

Eskulan ikastaroko ikasleek ikasturtean egindako lanak ipini dituzte erakusgai, Busturiko Altamira auzoko kultur etxean. Erakusketa uztailaren 28ra arte bisitatu ahalko da. Bertan, kolore eta material ezberdinekin egindako kutxak, hautsontziak, margola...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Unescok bi prestakuntza beka emango ditu

Unesco Etxeak ordaindutako bi prestakuntza beka eskainiko ditu gazteek Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzagaz.18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako b...

Olaia Zabalondo
Gehiago