Muxika

Lur Epelde - Lurzoruetan aditua

"Ez dago lurzoruen babeserako legedi zehatzik, eta horien osasuna ez da modu orokor batean aztertzen"

Lurzoruetan aditua da Lur Epelde markina-xemeindarra. Lurzoruen egoera eta osasuna aztertzeaz arduratzen da Neiker-BRTA nekazaritza ikerketa eta garapenerako euskal erakundean.

Dronetan oinarritutako Urgain enpresa teknologikoak irabazi du Enpresa Ideien Lehiaketa

Segurtasun eta berrikuntza zerbitzuen sektorera bideratuta dago Urgain enpresa teknologikoa, eta askotarikoa da eskaintzen duten zerbitzua. Bigarren saria Melodeep proiektuak jaso du, eta turismo jasangarria bultzatzearena Harri Artean Abentura Parkea izeneko ideiak.

Elkartasunetik harago doan otzara

Beste urte batez, Elkartasun zozketa antolatu du Harrera elkarteak Gabonetarako; dohaintzan hartutako hainbat produktu bildu dituzte, eta otzara betetzeko, eta abenduaren 31n egingo dute zozketa.

Osasun ziurtagiriaren derrigortasuna gune gehiagotara zabaldu dute

Bihar bertan sartuko da indarrean osasun etxeerata, kiroldegi eta kirol instalazioetara, taberna eta jatetxe denetara, zahar etxeetara eta kultur gune itxietara sartzeko ziurtagiria eskatzeko araua

Enbeita: "Nire buruari eskatuko diot gozatzeko eta egiten dakidana ondo egiteko"

Saioarekin disfrutatzeko asmoz joango dira Busturialdeko finalistak Bilbora; Moises Enbeita muxikarrak jantziko dio txapela irabazleari, Joseba Etxebarria larrabetzuarrarekin batera.

Azken egunotan positiboek gora egin dute Busturialdean

Abenduaren 9tik 12ra, 80 positibo zenbatu dituzte eskualdean. Hala ere, eskualdeko 12 herritan ez da positiborik egon azken astean eta 7 herri daude eremu berdean.

11 eta 9 urte artekoak txertatzen hasiko da Osakidetza

Hilaren 15ean hasiko dira txertoak jartzen, osasun etxeetan. Dosi gehiago jaso ahala, deia gainerako umeei zabaltzen joango dela esan dute.

Euriteek kalteak sortu dituzte hainbat herritan

Muxikatik Gerekizganera (Mungiara) doan errepidea moztuta dago, errekak gainezka egin duelako. Era berean, Zugaztietan ere errepidera heldu da ura eta Ajangizen, Kanpantxun, uragatik harrapatuta geratu den pertsona bat atera behar izan dute suhiltzaileek. Zugastietan tren bat ez atzera ez aurrera geratu da. Zerbitzua ez dute eten, eta garraio aldaketa egin behar dute bidaiariek Muxikan.

Erredakzioa

Garapen iraunkorrerako helburuak

Eko-Oiz elkartekoekin Agenda 20-30 programa lantzen ari dira Busturialdeko ikastetxeetan. Energiari, Ekosistemari eta Klima aldaketari buruzko irakaspenak jasotzen dituzte, bestelako euskarrietan.

datuak

Azken egunotan Busturialdeko egoera epidemiologikoak hobera egin du

Abenduaren 2tik abenduaren 5era, 49 positibo zenbatu dituzte, eta 14 udalerri daude eremu gorrian, joan den eguenean baino bi udalerri gutxiago. Eremu gorrian egonda ere, Busturian, Ean, Elantxoben, Ereñon, Ibarrangelun eta Sukarrietan ez da positiborik egon azken egunetan.

21 urtez azpikoen finala jokatuko du Kepa Arrizabalagak

Europako 21 urtez azpiko futbol txapelketaren finala jokatuko du gaur gauean Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarrak. 20:45ean hasiko da finala, Alemaniaren aurka, Krakoviako Marshal Jozef Pi?sudski futbol zelaian.Arrizabalaga txapelketa bikaina egiten...

M.S.

Txupina herritar esanguratsuek botatzea gura du EH Bildu Gernikak

Jaietako txupina alkateak barik, herriko pertsona esanguratsuek botatzea proposatu du oposizioak mozio bitartez. Udal gobernuak kontran bozkatu duAurten ere, Lumon egin du Gernika-Lumoko Udalak ekaineko osoko bilkura. Zenbait mozio aurkeztu dituzte ber...

Izaro Mendieta

21. Urdaibaiko Txakolin dastaketa egingo dute, etzi

FORUA // Foruko Muinogorri elkarteak 21. Urdaibaiko Txakolin dastaketa antolatu du domekarako. Busturialdeko txakolin ekoizle denak bilduko dira bertan: guztira, hamazortzi. Horien txakolinak dastatzen ariko dira Jon Andoni Rementeria, Bittor San Migue...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
sanpedromundaka

San Pedro jaiak auzo giro ederrean

Markina-Xemeingo Barinaga eta Ziortza-Bolibarko Arta auzoek San Pedro jaiak ospatuko dituzte datorren asteburuan. Ume zein nagusientzako aukerarik ez da faltako. Musika, dantza, otordu eta txapelketekin osatu dituzte egitarauak.Auzo giro apartagaz goza...

Euskararen erabilera ia %3 jaitsi da Gernika-Lumon azken bost urteetan

Hizkuntza erabileraren kale neurketaren arabera, aztertu diren elkarrizketetatik bost euskaraz izan dira: %49,4. Haurrak eta gazteak dira euskara gehien erabiltzen dutenakSoziolinguistika Klusterrak 2016an egindako euskararen erabileraren kale neurketa...

Izaro Mendieta

Harkaitz Canogaz solasaldia, gaur, kultur aretoan

Euskal literatura sustatzeko eta euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatzeko, aurten ere Irakurleen txokoa egongo da Etxebarrian, Euskara Batzordearen eskutik. Gaur da lehenengo saioa, 18:30ean, kultur aretoan. Parte hartzaileek Harkaitz Canoren Beti opor...

Baleike

Asteburuan ekingo diete arraun talde gehienek liga txapelketei

Lea-Artibai eta Busturialdeko traineru gehienek asteburuan hasiko dituzte euren liga txapelketak. Nesken Gipuzkoako Ligan, KAE1ean eta KAE2 ligan aritu behar direnak, hain zuzen.Lea-Artibai Cikautxoko neskek Gipuzkoako ligakoa Deuston hasiko dute; Isun...

Mikel Santiso
Gehiago