
Aratusteek musikaz, kolorez eta batez ere jai giroz beteko dituzte herriak. Desfileetan, bakoitzak denbora luzean landutako ideiak eta egi bihurtzeko egin beharreko lanak erakutsiko ditu.

URAk eta Jaurlaritzak 70 milioi euro inbertitu dituzte Urdaibaiko ur saneamendu lanetan. URAk, Jaurlaritzak eta Busturialdeko Ur Partzuergoak bere garaian sinatutako lankidetza hitzamenaren baitan egin dituzte eskualdeko saneamendu sarea eraikitzeko eta hondakin urak Lamiarango HUAra bideratzeko lanak.

World Tour mailako txirrindulari lasterketa Busturialdetik pasatuko da. Apirilaren 7an igaroko dira goi-mailako txirrindulariak eskualdeko errepideetatik, Zornotzan hasi eta amaituko den bosgarren etapan.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Ur Data proiektua jarriko du martxan, "kudeaketa eredu eraginkorra" bultzatzeko helburua duena. 2025era arte gauzatuko da Busturialdeko eta Lea Artibaiko 30 udalerritan.

Zaporeak elkartearen deialdiagaz bat egin dute Busturialdeko zenbait herritar taldek, eta Turkiako eta Siriako lurrikarek kaltetutakoei elikagaiak bildatzeko bilketak egin dituzte Bermeon eta Mundakan. Antolakuntza lanetan aritu direnek herritarren ekarpenak nabarmendu, eta "balorazio oso ona" egin dute.

Zain dezagun Urdaibaiko kideek aurkezpen informatiboak egingo dituzte herriz herri, eta sinadura bilketa digitala ere martxan jarriko dutela iragarri dute. Gainera, eragile politikoekin batzartzeko asmoa agertu dute.

Txitxiburduntzi edo basatozte eguna izan zen atzokoa (otsailak 12); udalerri batzuetan mendi buelta egin ostean, eguerdian batu dira herritarrak, eta beste batzuetan, berriz, arratsaldeko azken orduan piztu dituzte suak.

Bi neska protagonista nagusi dituen euskarazko marrazki bizidunen telesaila da 'Loa eta Laia'. Lau atal kaleratu dituzte, eta «harrera ona» eduki dute. Lehenengo denboraldi honetan 11 atal izatea da sortzaileen asmoa. Sortzaileetariko bat da Josu Bergara eatarra, eta haren berbetan, "familian ikusteko tarte txikitxoak izateko helburuagaz" egin dituzte atalak.

Kenyako Mbogolo herrixkan eskola bat sortu eta eraikitzeko lanean ari dira Harriz Herri Kolektiboa eta Kenyako Mafanikio GKE. Hezkuntzarako eskubidea bermatu gura diete eskolarik gabeko landa gune horretan bizi direnei.

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko Euspot lehiaketan parte hartzeko aukera zabalik dago. Parte hartu gura dutenek, eurek ekoitzitako eta gazteen bokazio zientifiko eta teknikoa sustatzeko balio duen 30 segundoko iragarkia bidali beharko dute maiatzaren 29a aurretik.

309.233 pertsonak bisitatu dute biotopo babestua ekainaren 15etik irailaren 30era bitartean, iaz baino %2,94 gehiagok. Bisitaririk gehien egon zen eguna abuztuaren 15a izan zenBizkaiko Foru Aldundiak bildutako datuen arabera, 309.233 pertsona joan dira...

Gernika Racing Elkarteko Asier Bidaburu Ondarza denboraldi bikaina burutzen ari da bere Reynard RF10B autoagaz. Aurten hasi da mendiko auto lasterketak lehiatzen, eta Euskal Herriko txapeldun izateko aukerak ditu, monoplaza kategorian.Asteburuan denbor...

Go!azen ETBren bitartez emititzen hasi aurretik, telesaila ikusteko aukera egongo da Gernika-Lumon. Hain justu, bihar eta domekan egongo da horretarako aukera, 17:00etan hasita, Lizeo Antzokian. Gazteentzako telesail entzutetsua ikusi nahi dutenek 2 eu...

Bermeoko Galerna Taldeak, beste urte batez, Gaviota Gas Biltegiari bira emateko estropada antolatu du. Estropada berezi hori egiten duten hirugarren aldia dela adierazi dute taldeko arduradunek, eta «gogo handiz» daude berriz ere belaontzietan Bermeo...

Kale antzerkia Arkupe aurrean egingo dute, 18:30ean hasita. Musikari eta margolari bat izango dira protagonistak. Saioak 45 minutuko iraupena dauka, eta publiko guztiari dago zuzendutaKontortsioa, akrobazia, musika, pintura eta antzerkia uztartzen ditu...

Azken Skin Dantza izenburupean, hainbat talde ondarrutarren kontzertuak ikusteko aukera egongo da gaur, 20:00etan hasita, Ondarroako Gaztetxean.Kontzertuak doakoak izango dira, eta ondoko taldeek parte hartuko dute: The Oiers, Gorrotun Hazixak!, Ardi B...

'Zer luzea negu hau' poema liburua kaleratu berri du idazle gernikarrak. Bere lehenengo lan horrek bere bizitzako momentu desberdinetan idatzitako 50 poema jasotzen ditu.Letren eta hitzen munduagaz lotura zuzena eduki du Josu Goikoetxeak gaztetatik. Ur...

Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak txistua suspertu nahi du, eta, horretarako dei egiten diote gaztetan txistuagaz eta danborilegaz kaleak alaitzen ibilitako helduei; izan ere, horiekin, txistulari taldea sortu nahi dute.Azarorako, gainera, i...

Bederatzigarren urtez, baserri giroa iritsiko da Ajangizko Kanpantxu auzora; izan ere, Euskal Jaia ospatzeko elkartuko dira. Biharko daukate hitzordua eginda, auzoko plazan.12:00etan hasiko dute eguna eta, aurrekoetan legez, dantza eginez egingo dute. ...

Lointek Gernika Bizkaiak Dia Ligako etxeko lehenengo partidua irabazi du. Bi luzapenen ostean, 69-66 nagusitu zaio Valencia Basketi. Domekan Extremaduran lehiatuko du 3. jardunaldiaDenboraldia bikain hasi du Lointekek. Dia Ligaren lehen bi jardunaldiet...