
Beste hizkuntza batzuetan kaleratzen diren bideo-jokoak euskaratzeaz gain, joko birtualen munduaren inguruan komunitate euskalduna sortzen lagundu du Game Erauntsia elkarteak.

Urtarrilaren 22an Arma Nuklearrak Debekatzeko Ituna onartu eta indarrean sartu zen. Roland Ruisz Pforzheimeko artista eta txirrindulariak artea eta bizikleta lotuz, akordioaren garrantzia azpimarratu zuen.

Adinekoen zentroetako egoiliarren %96k eta mendekotasun handiak dituztenen zentroetako erabiltzaileen %86k COVID-19aren aurkako txertoaren lehen dosia jaso dute.

Busturialdeko zazpi udalerri daude gune gorrian: Bermeo, Elantxobe, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika, Kortezubi eta Muxika.

Askatasun haizea herri ekimenak Gernika-Lumoko Astrako babeslekua aukeratu du loreak jartzeko. Busturialdeko zenbai herritar ere kontzentrazio esparruetan egon ziren, eta horien oroimenez jarri dituzte loreak.

ELA, LAB, UGT, ESK eta CCOOk deituta, kalera atera dira zaintza arloko langileak. Zaintza lanen aitortza politiko, sozial eta ekonomikoa eskatu dute sindikatuek.

Sindikatuen arabera, grebak %65eko jarraipena izan du. Egoera konpondu ezean, eguaztenean, otsailaren 22an, 23an eta 24an ere mobilizazioekin jarraituko dute.

Bihartik aurrera zazpi izango dira Busturialdean ostalaritza itxita edukiko duten herriak: Ajangiz, Bermeo, Forua, Kortezubi, Muxika, Mundaka eta Gernika-Lumo. Murueta, berriz, gune gorritik atera da.

Bilerak gehienez lau pertsonatara mugatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Neurriok astelehenean jarriko dira indarrean. Gainerako neurriek ere indarrean jarraituko dute. Azken orduetan, 20 kasu positibo atzeman dituzte eskualdean.

Hezkuntza alorrean autoritarismoa areagotu egin dela diote IKAS plataformako eta IAko kideek, eta horren aurkako kanpaina abiarazi dute Lea-Artibain eta Busturialdean. Izar Arronategi IKAS plataformako kidea da, eta Maren Ibaibarriaga IAkoa, eta horren guztiaren berri eman dute.

Gernika-Lumoko San Fidel ikastolako sei ikaslek europar hiritartasunari buruzko proiektua aurkeztu dute Europako Legebiltzarrean. Euroganbaran egon ziren eguaztenean, eta Europako Kontseiluan, berriz, atzo. Ordubete inguruz eman zituzten azalpenak Euro...

Zientziaren Giltzak elkarteak antolatutako Zientzia Astearen baitan argazkian martitzenekoa, gaur, 18:30ean, Aitor Zabalgogeazkoa Llodio Mugarik Gabeko Medikuen elkarteko kideak hitzaldia eskainiko du, Beikozinin: Guerra en Siria e Irak: El rol de la c...

Ane Santesteban errenteriarra sartu da bigarren helmugan, segundo biko aldeagaz. Euripean egin dute txirrindulariek Markina-Xemein inguruetako ia ibilbide osoaEsprintean erabaki zen atzo arratsaldean, Markina-Xemein eta Markina-Xemein artean lehiatu ze...

PILOTA // Lea Ibarra Motrollo esku pilota eskolakoek Bizkaia Esnea txapelketaren finalak lehiatuko dituzte etzi, Zallan. Benjamin, alebin eta ume mailetako pilotariek Ortuellakoen kontra jokatuko dute, 17:30ean hasita. Bestalde, Olatz Arrizabalaga gern...

MUXIKA // Muxikako erretiratuentzako Santoña eta Castrora irteera antolatu du udalak ekainaren 3rako. Santoñako kontserba-fabrika bat bisitatuko dute eta herria ezagutu. Bazkaria ere bertan jango dute, eta arratsaldean Castrora joango dira. Hala, irt...

ARRAUNA // Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatuko da asteburuan, Mutrikun. Bihar 16:30ean jokatuko dira kanporaketak, eta maila bakoitzeko lehen lau trainerilla onenek domekan 11:00etan Euskadiko Txapelketa jokatzeko txartela lortuko dute. Hiru kat...

Mutrikuko Udal Musika Eskolak Aste Musikala egingo du datorren astean. Ekintza guztiak Zabielen izango dira, 19:00etan.Astelehenean ondoko taldeek eskainiko dute saioa: biolin, klarinete, tronboi, saxofoi eta folk taldeak; asteartean pop eta rock talde...

Bermeoko itsas eta arrantza ondarea balioan jartzeagatik eta horren transmisioa belaunaldien artean bermatzeagatik, Eleizalde Ikastolak jasoko du gaur Hegaluze Saria.Hegaluze saria jasoko duzue. Herriak ematen duen saria izanik, ilusioa egingo du, ezta...

BUSTURIALDEA // Arboledako aterpetxera irteera antolatu du Busturialdeko Gazteria Zerbitzuak. Ekainaren 26tik 28ra joango dira, eta eta izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da. Irteera 9 eta 15 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta lehentasun...

Ondarroako Gaztetxeak 13+14 urteurrena ospatzeko prestatutako egitarauko azken ekintzak egingo dira bihar. 13:00etan trikipoteoa egongo da. 14:30ean bazkaria egingo dute; izena emateko azken eguna da gaur (Kulixkan edo Anaitasunan). Jolasak egingo ditu...