Herriko ganaduzaleen 114 buru egongo dira ikusgai Etxebarriko Ganadu Azokan
10:00etan zabalduko ditu ateak Galartza industrigunean kokatuko duten erakusketa eta salerosketa azokak. Animaliez gain, bertako produktuen postuak jarriko dituzte ekoizleekGanaduzaleen elkargune izango da Etxebarria bihar. Urtero modura, Ganadu Azoka ...
10:00etan zabalduko ditu ateak Galartza industrigunean kokatuko duten erakusketa eta salerosketa azokak. Animaliez gain, bertako produktuen postuak jarriko dituzte ekoizleek
Ganaduzaleen elkargune izango da Etxebarria bihar. Urtero modura, Ganadu Azoka antolatuko du Etxebarriko Udalak Galartza industrigunean, eta herriko ganaduzaleen animaliak ikusi eta erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek.10:00etan hasiko da ganaduen erakusketa eta salerosketa azoka, eta 14:00ak arte egongo da zabalik. 11. ekitaldiak behiak, zaldiak, astoak eta poniak bilduko ditu batez ere. Hala, herriko ganaduzaleen sokan 54 buru behi eta txahal, eta 60 zaldi, mando, asto eta poney egongo dira lotuta. Horrez gain, 6 lote ardi eta 3 lote ahuntz egongo dira, bai eta bertoko oilo, untxi eta antzarrak.
Salerosketarako abereentzako tokia ere egongo da azokan, eta atal horretan parte hartzea libre eta doakoa denez, kanpotik etorritako ganaduzaleen beste hainbat animalia ere batuko zaizkie herrikoei.
Ekoizleen postuak
Salerosketarako leku aproposa izango bada ere, herriko ganaduzaleen animaliak ikusi eta bertoko produktuak eskuratzeko parada ere emango du Ganadu Azokak. Animaliez gain, salmenta postuak ere jarriko dituzte inguruetako ekoizleek. Ogi eta pastelen bi ekoizle, gazta eta jogurten bat, kontserben postu bat, pate eta txerriki ekoizleak eta taloen postua egongo dira aurten.
Urtero bezala, udalak taberna jarriko du, eta okela errea dastatu eta txakolina eta sagardoa hartzeko aukera egongo da.