Mutrikuko Udal Musika Eskolak 30. urteurrena ospatuko du bihar
Herriko taldeen laguntzarekin egingo dira ekintzak. Eguerdian bazkari herrikoia egongo da, Merkatu Plazan. Erromeriarekin amaituko da ospakizuna, Beheko PlazanHerriko taldeen laguntzarekin, Mutrikuko Udal Musika Eskolak 30. urteurrena ospatzeko ekintza...
Herriko taldeen laguntzarekin egingo dira ekintzak. Eguerdian bazkari herrikoia egongo da, Merkatu Plazan. Erromeriarekin amaituko da ospakizuna, Beheko Plazan
Herriko taldeen laguntzarekin, Mutrikuko Udal Musika Eskolak 30. urteurrena ospatzeko ekintzak egingo ditu bihar, herriko hainbat gunetan.12:00etatik 14:00etara, kantaldia eta dantzaldia egongo dira Zabielen. Ordu berean, bertso saioa egongo da Atxukalen, eta kontzertua Goiko Plazan.
15:00etatik 17:30era, berriz, bazkari herrikoia egingo da Merkatu Plazan.
Ospakizunekin amaitzeko, 17:30etik 21:30era, erromeria egongo da Beheko Plazan, Lisker taldearen eskutik.
Egun osoko jaia izango da, eta musika eskolaren urteurren bereziarekin bat egin dute herriko hainbat taldek.