Deiadarra ekimena egin dute, Gure Eskuk deituta, deiadar mendien gailurretan, zapatuko [ekainak 7] Bilboko mobilizazio nagusiaren atarian.
Udal ordezkariek harrera egin diete munduko zesta-punta federazioetako kideei, Nazioen Ligaren testuinguruan.
Gernikaldean odola ematen hasi zirenetik 50 urte bete direla gogoratzeko eta odola emateak duen garrantzia plazaratzeko aldizkaria ondu, erakusketa prestatu eta omenaldia egingo dute.
Pipergorri Elkarteak antolatuta, 269 In Memoriam omenaldia egin dute gaur [maiatzak 31] Zallo hilerrian. Gernikako ospitale militarrean 1938 eta 1940 urteen artean zendutako 269 preso errepublikarrak omendu dituzte ekitaldi hunkigarrian; bertan egon dira, besteren artean, hildakoen senideak.
Rouhaifa Kassem artista palestinarraren artelanez jantzi du Astra, eguenera (ekainak 5) arte, Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak. Palestinar herria pairatzen ari den egoera oro koadrotan islatuz, bi herrien arteko elkartasuna lau haizetara zabaldu nahi dute.
Txapelketa handian egoteko puntuak Udaberria Bertsotan fasean lortu dituzte, atzo (maiatzak 29) azken saioak lehiatuz. Gautegiz Arteagan eta Plentzian aritu ziren bertsolariak, eta Peru Vidal plentziarra eta Lurdes Ondaro munitibartarra izan ziren onenak, hurrenez hurren.
38. aldiz izango da Pasealekua areto futbolaren, saskibaloiaren eta esku pilotaren eszenatoki. Izan ere, Pasealekuko Udal Kirol torneoa ekainaren 18tik abuztuaren 1era izango da, eta horretan izen emateko epea zabalik dago.
Gure Eskuk deituta, domekan Matxitxakoko gudako oroigarrian daukate hitzordua Busturialdeko herritarrek.
Alexander Mirandona Olaeta gernika-lumotarrak IkerGazte kongresuko Zientziak eta Natura Zientziak atalean saria jaso du, 'Elektrolito solido hibrido berriak: sare metal-organiko eta likido ionikoen konbinazioa litio eta sodio baterientzat' proiektuari esker.
Gernikarrak datorren denboraldirako kontratua sinatu du, eta pozik dago etxean jokatzen jarraitzeko erabakia hartu izanagaz.
Dagoeneko azken ukituak adosten eta prestatzen ari dira antolatzaileak, eta laguntza eskatu dute: boluntarioak behar dituzte. Hala, boluntario izatera gonbidatu dituzte herritarrak, eta establezimenduei ere ekimenean parte hartzeko deia egin diete.
Torrevieja inguruan beren etxebizitzak baldintzarik onenekin saldu gura dituztenei zerbitzurik onena ematen die Alas Casasek. Beraiek arduratzen dira etxebizitzen salmentaren inguruko alderdi guztiez, betiere bezeroaren eskutik joanez.
Ikasle eta langile ohiak bazkarian bildu ziren zapatuan [maiatzak 24], sasoi bateko Lumoko eskolan.
28 berbalagunek parte hartu zuten maiatzeko Gernika-Lumoko Berbalagunen mendi irteeran, eta "giro apartean" ibili ziren.
Gernika-Lumoko Udalak instalazioak modernizatu ditu, eraginkortasun energetikoa, akustikoa eta irisgarritasuna hobetuz. Esku hartzeak, gainera, eraikinaren elementu historikoak berreskuratu ditu, bertan zegoen Jesusen Bihotza ikastetxeko kapera zaharraren ur bedeinkatuaren pila, esaterako.