Elantxobe

Pablo Gonzalezek, gutxienez, urtea beteko du espetxean

Hiru hilabetez luzatu dute Pablo Gonzalezen behin-behineko espetxealdia. Beraz, gutxienez, urtebete egingo du kartzelan. Zigorra hiru hilabetez luzatzen dioten hirugarren aldia da, otsailean atxilotu zutenez geroztik.

haurtzaroa

Kalitatezko Arreta Goiztiarra eskatzeko kanpaina egiten ari da Autismo Euskadi

change.org plataforman sinadurak batzen ari dira. Besteak beste, Arreta Goiztiarraren zerbitzua 6 urtetik gorakoei ere ematea eskatzen dute, "ume bakoitzak behar duen denboran eta kasu bakoitza aztertuta".

Poloniar isolamendu zurrunean "estreinako arrakalatxoa"

Pablo Gonzalez kazetari elantxobetarrak bere emazte Oihana Goiriena nabarniztarraren aurrez aurreko bisita jaso du lehenengoz, Polonian atxilotu eta isolamendu egoeran kartzelaratu zutenetik. Przemyślko Lurralde Auzitegiak bihar erabakiko du behin-behineko espetxealdia beste hiru hilabetez luzatuko dion ala ez.

Gure Eskuk Itsasargia eztabaida prozesua abiatu du

Herri dinamikaren tesi eta lan-ildo nagusiak zein antolaketa eredua birpentsatzeko eztabaida prozesua izango da. Martxora arte ekarpenak egin daitezke.

Martxan dago Euskaraldia, hitza eskaini eta hitza eskatzeko ariketa soziala

Ekitaldi bategaz hasi zuten Euskaraldia atzo, Mundakan, eta hamabost eguneko ariketa sozialagaz bat egiteko argazkia atera zuten, berriz, Gautegiz Arteagan. 

Euskaraldia 2022

Euskararen ariketa sozial masiboari ahotsa emanez

Garbiñe Garagarza Lekube Euskaraldiko komunikazio taldeko kidea da. Euskaraldiaren komunikazioagaz lotutako alderdiez arduratzen da. "Kaleak berreskuratzea" da aurtengo helburu nagusia, bere iritziz.

Hizkuntza ohiturak astintzeko momentua

Hitz bakar batek sua pizteko boterea omen du, eta, sua pizteko gogoari eutsiz, hurrengo hamabost egunetan aho eta belarriak martxan jarriko dituzte Busturialdeko herritarrek. Hala, euskara erabiltzeko eta praktikatzeko hainbat eta hainbat aukera edukiko dituzte herriz herri antolatutako ekimenetan.

Euskaraldia 2022
Ekain Monge - Gernika-Lumoko Euskaraldia batzordeko kidea

"Gernikan balioan jarri da Euskaraldia"

Gernika-Lumoko Euskaraldiaren batzordeko kidea eta dinamizatzailea da Ekain Monge. Egunerokotasunean euskara bermatzea eta hizkuntza ohiturak aldatzearen garrantzia azpimarratu ditu gernikarrak.

dantzari eguna

Norgehiagoka parekatuak jokatu dituzte Lekeitioko Beteranoen Txapelketan

Partidu guztietako markagailuak oso gorabeheratsuak izan dira; behin eta berriro lortu dute bikoteek markagailua iraultzea. Tanto luze eta politak ikusteko aukera egon daLehia izan da nagusi asteburu honetan ere, Lekeitioko trinketean jokatzen ari dire...

Lekeitio FTk lortu du bakarrik garaipena asteburuko partiduetan

Lekeitio Futbol Taldea izan da asteburuan hiru puntuak eskuratu dituen eskualdeko nagusien talde bakarra.Mikel Badiolaren mutilak igoera postuetatik puntu bakar batera kokatu dira zapatuan Galeari irabazita; Endika Izak sartu zituen golak. Laugarrenak ...

M.S.

Hirugarren egin du Ondarroak Hondarribiko XVIII. Traineru Jaitsieran

Ondarroa Arraun Elkartea hirugarrena izan da Hondarribiko XVIII. Traineru Jaitsieran.Zapatu arratsaldean jokatu zen denboraldi-aurreko jaitsiera, eta Lea-Artibaiko taldeei prestakuntza lanetan jarraitzeko balio izan zien. Busturialdeko talderik ez zen ...

M.S.

Asko sufrituta eta gutxigatik, baina irabazi

Lointek Gernika Bizkaiak puntu bakarragatik hartu du mendean Movistar Estudiantes. Azkenengo minutuan lortu du garaipena talde gernikarrakLointek Gernika Bizkaiak 69-70 irabazi zion zapatuan Movistar Estudiantesi. Denboraldi hasieratik garaipenik lortu...

A.M.M.

Denboraldiko bosgarren derbia irabazi dute asteburuan basurdeek

Gernika RT 23-20 nagusitu zaio Hernaniri. Gipuzkoarrek aurre hartu dute markagailuan, minutu gutxian bi entsegu eginda. Azken minutuak emozioz eta tentsioz betetakoak izan diraGernika RT 23-20 nagusitu zen Hernani CREren kontra Igorreko San Txisme zela...

BizkaikoForuAldundia

Hozkailua

Busturialdeko Hitza

Desfibriladorea erabiltzen ikasteko saioa antolatu dute

Desfibriladorea zelan erabili ikasteko saioa egingo dute otsailaren 10ean Ispasterko Iñigo Egiluz Aretoan.Ikastaro horretan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Hain zuzen, udaletxean izena eman behar da otsailaren 2a baino lehen...

A.M.M.

Organikoa batzeko materiala jasotzen

Organikoaren bilketagaz hastear daude Ziortza-Bolibarren, eta bizilagunak behar bezala informatzeko helburuagaz, informazio saioa egin zuten atzo. Azalpenak emateagaz batera, materiala ere banatu zieten Simon Bolivar plazara bertaratu ziren herritarre...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Desfibriladorea erabiltzen ikasteko saioa antolatu dute

Desfibriladorea zelan erabili ikasteko saioa egingo dute otsailaren 10ean Ispasterko Iñigo Egiluz Aretoan.Ikastaro horretan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Hain zuzen, udaletxean izena eman behar da otsailaren 2a baino lehen...

A.M.M.
Gehiago