
'Euren eskubideak jokoan' kanpainan jasotako jostailuak zailtasun sozialak dituzten familietako haurrei eman zaizkie. Ekimenaren helburua 0 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeentzako jostailuak biltzea zen, egoera zaurgarrian dauden haurren jolaserako eskubideak bermatzeko.

Busturia Lea Artibaiko (BLB) Bizkaibuseko langileek 31 eguneko lanuzte partzialak egingo dituzte lehen hiruhilekoan, 24 orduko bi greba egunekin batera. Bihar geldialdiak egingo dituztela iragarri dute, 06:25etik 09:35era, 13:15etik 16:30era eta 17:55etik 21:35era izango dira.

Iritsi dira pandemia osteko lehen Gabon jaiak. Herritarrek horietaz gozatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ekimen tradizionalez gain, hainbat proposamen berri ere aukeran egongo dira nonahi.

Berdelaren, legatzaren eta txitxarroaren kuotak zehaztu dituzte. Antxoaren eta hegaluzearen kuotak urte hasieran ezarriko dituzte.

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGTk mobilizazioen dinamika hasi dute Osakidetzan negoziazioa eskatzeko.

Haziberriak egitasmoak jaso ditu 3.000 euroko lehen saria Busturialdeko IX. Enpresa Ideia Lehiaketan. Bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren, Urdaibai Surf Center eta Etxetxu Tomatiek ideientzat izan dira. Esparru teknologikoko Start Up bat sortzeko ideia onenaren saria, ostera, Zuresku proiektuak irabazi du.

Asier Guenagak ‘Elantxobe 1990-1993’ ikus-entzunezkoa sortu du. Duela 30 urteko Elantxobe eta elantxobetarren bizimodua zelakoa zen erakustea eta herriko memoria historikoari ekarpena egitea du helburu.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari eta horietako hizkuntzei buruzko ikerketa osatu du. 94 udalerri euskaldunetako 11.571 gaztek bete dute inkesta.

Euskal presoen eskubideak zein errefuxiatuenak errespetatzeko deia kaleratu dute Sare Gernika-Lumok eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak gaur, Giza Eskubideen Nazioarteko egunean.

Umeen jolasteko eskubidea bermatu gura du Bizkaiko Gurutze Gorriak, eta hori bultzatzeko 'Jostailu hezitailea' ekimena abiatu du beste behin. Abenduaren 16an eta 17an Gernika-Lumoko Eroskin gaituko dute jostailuak uzteko tokia, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.






Busturialdeko Bertsolari Txapelketa ospatuko da gaurtik aurrera eskualdean. Parte hartuko duten 18 bertsolariek kantuz beteko dituzte herri txikietako txokoak