
Olatz Arrizabalagak eta Andrea Capellanek binakako MLK txapelketako ligaxkako azken partidu biak nagusitasunez irabazi dituzte. Asteburuan, lehiaketako finalerdietan egongo dira, Leire Garai eta Enara Gaminderen aurka.

Bozken %43 lortuta da sindikaturik bozkatuena LAB. Hain zuzen ere, industria sektorean lortu ditu "datu esanguratsuenak" sindikatuak; bozken %70 metalgintzako azpisektorean eskuratu ditu.

Busturialdeko biztanleria modu osasungarrian elikatzeko, nekazaritza jardueraren bideragarritasuna erraztuko duen estrategia aurkeztu zuten astelehenean Muxikako Berroja Upategian.

AZTIk zuzendutako ikerketak ondoriozatzen du 2050erako atun produktibitatea batez beste % 36 jaitsiko dela, eta tamaina %15 murriztuko dela, arrantza horren eskarian, prezioan eta mozkinetan eraginez.

Ukraina eta Errusiaren arteko gerraren jarraipena egiten ari da Bruno Carvalho kazetari portugaldarra Dombassen, eta Pablo Gonzalezen askatasuna aldarrikatu du bertatik.

Gaur gaurkoz, Osakidetzako erabiltzaileen % 77 inguruk adierazi du zein hizkuntzatan jaso nahi duen osasun-arreta, eta horietatik % 19 inguruk adierazi du arreta euskaraz jaso nahi duela

Gainera, kazetaria askatzeko eskatu dio Amnesty Internationalek Poloniako Fiskaltzari. Erakundeak salatu du kazetariak ez duela bermedun prozesu bat izan, eta familiagaz harremana izatea ukatu diotela.

Trekkingak gidatzen ditu Lur Uribarren alpinistak, eta Nepaleko Makalu bailarako hainbat gizarte proiektutan buru-belarri ari da laguntzen. Horiei buruz ariko da, gaur, Kortezubin.

Bizkaiko Gurutze Gorriak ingurumen arloa ere jorratzen du, eta sail horretan hainbat jarduera egiten dituzte boluntarioek. Besteak beste, hondakinak batzeko irteerak antolatzen dituzte.

Alarabi Triatloi Taldeak antolatuta, X. Triatloi Txikia lehiatuko da ekainaren 3an, Markina-Xemeinen. LH1 eta DBH4ra arteko umeek parte hartu ahalko dute 10:00etatik aurrera Atxondo kiroldegiaren ondoan egingo den proban. Adinaren arabera distantzia ez...

Ekainaren 3an egingo dute VI. Mendi Jaia, eta astelehena da aurrez izena emateko azken eguna. Urdaibai Kopako hirugarren mendi lasterketa izango da.Izena www.urdaibaikopa.eus atarian eman behar da. Mendi martxetan izena ematean 10 euro ordaindu behar d...

Erabakitzeko eskubidearen inguruko mahai ingurua antolatuko du Lekeitioko EH Bilduk datorren martitzenean, 19:00etan, Lekeitioko kultur etxean. Erabakitzeko eskubidearen aldeko hiru ekimenetako ordezkariak parte hartuko dute solasaldian: Gure Esku Dago...

Otxandiotik Agurainerako bidea pausoz pauso eta abenturaz abentura zipriztintzeko asmoz dator aurten Lekeitioko Karkabia elkarteak antolatzen duen Udaleku Ibiltaria. Aurtengo udalekua uztailaren 10etik 16ra bitartean izango da.Karkabiakoek azaldu duten...

Busturiko Udala Saria lehiatuko dute domekan, 11:00etatik aurrera. Txirrindulariek 53 kilometro pasatxoko ibilbidea egin behar izango dute Gernika-Lumo eta Bermeo lotzen dituen errepidean.Altamira auzoan hasi, eta leku berean izango dute helmuga. Tarte...

Gaurtik aurrera Lekeition eta Markina-Xemeinen organikoaren poltsak banatzeko makina herritar guztientzat eskuragarri egongo dela gogora ekarri du Lea- Artibai Amankomunazgoak. Maiatzaren 10ean jarri zuten Ondarroan makina eta orain Markina-Xemeingo Ar...

Pablo Turrilas debarra izango da Bermeoko lehen taldearen entrenatzailea 2018-2019 denboraldian. Bermeo Futbol Taldeko arduradunek asteon jakitera eman dutenez, urtebeterako akordioa itxi dute.Turrilasek esperientzia handia dauka bigarren eta hirugarre...

Ibilgailuek mugatuta edukiko dute portuan aparkatzea. Arratsaldez eta asteburuetan ezin izango da itsasertzeko aldean aparkatu. Neurria urte osoan egongo da indarreanDatorren astetik aurrera oinezkoek lehentasuna izango dute Lekeitioko portuan. Lekeiti...

Antxon Alberdik eta Manex Urtasunek jantzi dute Berriatuko San Gregorio zesta-punta txapela. Berritxu Zesta Eskolako aurrelariak eta atzelari irundarrak 35-24 irabazio diote Julen Iriondok eta Iñaki Garciak osatutako bikoteari.Baina 30. San Gregorio T...

Bulegoa «giltzarri» izango da aldundiak herritarrei eskaini nahi dien arreta eredurako. Gernika-Lumon bigarren bulego bat irekitzea aurreikusten duteBizkaiko Foru Aldundiak atzo zabaldu zuen Busturialdeko arreta integralerako bulegoa, Bermeon. Aurke...