
Hainbat hamarkadetan zehar egindako neurketen ondorio nagusiak biltzen dituen memoria oso bat argitaratu dute.

Alluitz de Bilbao kortezubitarrak eta Imanol Goñi natxituarrak irabazi dute, Elantxoben, Igoera Herrikoien Ligako azken proba puntuagarria: IV. Kaltzadan Gora lasterketa. Ligako azken sailkapena Bilbaok eta Julen Aranguena kortezubitarrak poltsikoratu dute.

Espainiako Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzarmenak ingurumenari lotutako hamahiru jarduketa jasotzen ditu, eta horiek egiteko sei urteko epea daukate.

Busturialdeko eskumaldeko 11 udalerrietako alkateak eta zinegotziak Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio saileko arduradunekin bildu dira, garraio publikoaren zerbitzu "eskasari" irtenbide bat bilatzeko. Aldundiak eskualdeko garraio publikoaren beharrei buruzko azterlan bat egiteko eskatu die, eta hala egingo dute.

Busturialdeko artistek hainbat arloko nobedadeak aurkeztuko dituzte urteko plaza berezienetakoan: abenduaren 6tik 10era artean egingo duten 58. Durangoko Azokan.

Mendi irteerak, tailerrak, jolasak, musika, bertsoak... askotariko jarduerekin bete dute Euskararen Eguna Busturialdean. Beste urte batez, aldarrikapen ozen eta zehatzak ere entzun dira eskualdeko udalerrietan.

Eguaztenean [abenduak 6], Nikolas Deunaren jaiak egingo dituzte Elantxoben, denetariko ekimenez osatutako egun osoko jai egitarauagaz.

Euskararen Eguna domeka bada ere, gaur hasi eta astelehenera bitartean hamaika jarduera izango dira Busturialdeko udalerrietan.

Jendetza bildu da Greba Feminista Orokorraren Busturialdeko manifestazio nagusian, Gernika-Lumon. Herri akordio nazionaleko eskaerak udalerrira aplikatuta plazaratu zituzte; horien artean, zaintza mahaiarena dago. Bestalde, abenduaren 8an Gernika-Lumok hartuko duen Palestinaren aldeko mobilizazio nazionalerako deialdia ere luzatu dute. Gernika-Lumoko Mugimendu Feministatik "historikotzat" jo dute, eta mobilizazioaren irakurketa positiboa egin.

Greba Feminista Orokorra egiten ari dira Euskal Herrian, tartean, Busturialdean. Goizean zehar, hainbat udalerritan egin dituzte mobilizazioak zein ekimenak. 18:00etan, Gernika-Lumok eskualdeko manifestazio nagusia hartuko du, Foruen Plazan hasita.

GERNIKA-LUMO // Azterketa garaian ohikoa den moduan, ordutegi berezia edukiko du Gernika-Lumoko Udal Liburutegiak. Abenduaren 1etik otsailaren 1era, zapatuetan 15:00etatik 20:00etara arteko ordugia izango du. Domeketan, berriz, 10:00etatik 14:00etara z...

Gerraren industria zer den azaltzea helburu duen 'Los hilos del tablero' dokumentala aurkeztu zuten atzo. Luis Iriondo Gernikako bonbardaketaren lekukoak parte hartu du proiekzioan.Bonbardaketak. Errefuxiatuak. Gerrak. Testigantzak. Iraganeko eta gaur ...

Lekeitioko Aittitta Txiki elkarteak antolatuta, herriko argazki zaharren erakusketa ikusgai dago gaur eta bihar, Barandiaran aretoan, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era.Aittitta Txikikoak azaroan hasi ziren herriko argazki zaharrak batzen. Eta h...

Eurokopako bosgarren jardunaldia hamazortzi puntugatik galdu dute CMB Uni Gyor taldearen aurka Hungarian. Mario Lopezek esan du partidu txarra egin zutela, «aurrekoen ildo beretik»Gernikarrek 79-61 galdu zuten eguaztenean CMB Uni Gyor taldearen aurka...

Ohiturari eutsiz, Kontzezio Egunak bertso jaialdi handia ekarriko du Markina-Xemeingo frontoi nagusira. Bertsozaleentzat hitzordu berezia bihurtu den jaialdian, ohi modura, izen handiko sei bertsolari ariko dira aurten ere kantuan: Jon Maia Soria, Maia...

Gernika Rugby Taldeko Ohorezko mailako mutilek Alcobendasen bisita izango dute. Gernikarrek liga txapelketako 11. jardunaldia jokatuko dute domekan, 12:00etan, Urbietan.Gernikarrek irabazten hasi beharra daukate beheko postuetatik aldentzen hasteko. Ho...

Juvena azterketak datu onak jaso dituela esan dute; 490.000 antxoa tona zenbatu dituzte Bizkaiko Golkoan, bataz besteko historikoa baino gehiago. Pelagiko txikiak ere ikertu dituzteAztik antxoa gaztearen jarraipenari buruz egiten duen Juvena azterketak...

Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat lagun daude Eibar Kirol Elkartearen lehen taldean zein harrobian. Eibartarren historiako une gozoenaren partaide ari dira izaten guztiak.Eibar Kirol Elkartea bere historiako unerik gozoenetakoa bizitzen ari da aspaldio...

Bizkaiko marijesiak Gernika-Lumoko Andra Mari elizan batuko dira bihar. Udalerriko marijesiez gain, Muxikako, Gautegiz Arteagako, Eako, Ibarrangeluko, Busturiko, Lekeitioko eta Iurretako taldeek bat egingo dute. Emanaldia 19:00etan hasiko da.Lekuan lek...

Egin beharreko lanak aurtengo aurrekontuan jaso beharrekoak dira. Hirigintza saileko pertsonalen aldaketak ere eragina izan dute. Aurreikusita ez bazegoen ere, skate parke bat egingo duteUdal iturriek agertu dutenez, 2018ko aurrekontuan hirigintzako in...