Goñi eta Bilbao, portutik zerurainoko kaltzadaren jabe
Alluitz de Bilbao kortezubitarrak eta Imanol Goñi natxituarrak irabazi dute, Elantxoben, Igoera Herrikoien Ligako azken proba puntuagarria: IV. Kaltzadan Gora lasterketa. Ligako azken sailkapena Bilbaok eta Julen Aranguena kortezubitarrak poltsikoratu dute.
![](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2023/12/podium-elantxobe.jpg)
Elantxobeko Nikolas Deunaren jai egitarauaren barruan, IV. Kaltzadan Gora herri lasterketa egin dute gaur [abenduak 6]. Eskualdeko nahiz inguruko udalerrietatik bertaratutako korrikalariak Elantxobeko portuan elkartu dira lagunarteko giroaz eta Elantxobeko kaleen gogortasunaz gozatzeko. Laugarrena, gainera, ekitaldi berezi askoa zian da, arrazoi esanguratsu bi tarteko: batetik, herriko kirolari entzutetsuenetako bat izandako Patxi Bengoa omendu dute; bestetik, aurten estreinatu duten Igoera Herrikoien Ligako azkenengo proba puntuagarria izan da. Korrikalariek, minutu biro abiatuta, portutik herriaren goiko alderainoko erlojupeko saioa egin behar izan dute; guztira, 1,2 kilometro eta 210 metroko desnibela bete dituzte, herriko kaltzada latzean. Ligan sendo agertu ondoren, hautagai nagusietako bi gailendu dira: Alluitz de Bilbao kortezubitarra eta Imanol Goñi natxituarra.
Lasterketa orduko, baina, Kaltzada Txiki umeentzako lasterketa egin dute. Gaztetxoenak, 10:30ean hasita, Nikolas Deunaren plazatxotik atera dira, Elizabarrirainoko tartea egiteko. Helmuga eremu horretan zain eduki dute txokolate beroa, indarrak berreskuratzeko. Gurasoek lagunduta eta jai aldartean egin dute lasterketa haurrek. 11:00etan, ostera, nagusien txanda ailegatu da. Portu inguruan beroketak egiten aritu dira 72 parte hartzaileak. Iazko 39 partaideekin alderatuta, igoera nabarmena eduki du Elantxobeko probak aurten; zentzu horretan, antolatzaileak “oso asebeteta eta pozarren” agertu dira korrikalarien erantzunagaz.
Imanol Goñik azken unean eman zuen ezustekoa, ordura arte Paul Ormaetxeakk irabaziko zuela baitzirudien
Luzaroan itxaron barik, lehendabiziko erreferentziak agertu dira herriaren goialdean, zenbait lasterkarik lanak zortzi minututik beherako markagaz egin baitituzte: Jokin Zabala bediarrak 07.55ekoa lortu du; Ekaitz Lejarzegi ajangiztarrak, 07.58koa; Ibon Bilbao gernika-lumotarrak, 08.00koa. Erregistrorik estuenak, edozelan ere, bi partaideren artean egon dira: Julen Aranguena kortezubitarrak 07.52ko denbora egin du, eta Paul Ormaetxea muruetarrak, aldiz, 07.50ekoa.
Aranguenaren, gizonezkoen ligako dominatzailearen, denbora behera botatzea lortu ostean, Ormaetxeak garaipena esku ahurrekin ukitu du, baina azken orduko hautagai batek aurrea hartu dio, eta lasterketa eroan du. Imanol Goñi natxituarrak ez die gainontzekoei inongo aukerarik utzi, eta 07.41ko denboragaz poltsikoratu du IV. Kaltzadan Gora. Errekorretik sei segundora geratu da Goñi.
![](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2023/12/senideak-500x333.jpg)
Patxi Bengoa zenaren senideak, bere oroimenezko garaikurra jasotzen.
Emakumezkoen lehian, estutasun gutxiago egon da. Parte hartu duten hamabi kideen artean, hautagai nagusi bi egon dira, eta biak arrolapetarrak: Jone Oar-Arteta gernika-lumotarra eta Bilbao bera. Azkenean, kortezubitarra nagusitu da, kaltzada gainean lasterketa paregabea egin ostean: 09.59ko denbora egin du Bilbaok. Oar-Artetak, ostera, 10.40an borobildu ditu lanak. Podiuma June Beaskoetxea gernika-lumotarrak osatu du, 11.39koagaz.
Azken sailkapenean, Aranguena 197 puntugaz gailendu da, eta Bilbao, ordea, 200egaz
Txapelak, neurriko buruetan.
Bilbao eta Aranguena nagusi izan dira Igoera Herrikoien Ligako estreinako ekitaldian. Horren erakusle dira, hain zuzen, txapelketako azken sailkapenak: Aranguena 197 puntugaz gailendu da, Santa Eufemiko eta Aixerrotako igoeretan garaipena lortu ostean. Bilbaoren aginte makila are sendoagoa izan da: lehiaketako gailur denak lehen postuan harrapatu ditu, 200 puntu eskuratuz. Faboritoen aurretiazko hautagaitza, horrenbestez, ez da promesa hutsala izan, eta iragarpenak bete dituzte. Emakumezkoen sailkapenean, Oar-Arteta bigarrena izan da, 193 puntugaz; hirugarren postua Izaro Aranburu aulestiarrarentzat izan da, 147gaz. Gizonezkoen artean, podiuma Goñik eta Ibon Bilbaok osatu dute, hurrenez hurren; lehenengoak 194 puntu poltsikoratu ditu, eta bigarrenak, berriz, 180.
![](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2023/12/txiki-500x334.jpg)
Eguneko protagonistetako batzuk: Kaltzada Txikiko umeak.
Lasterketak arrakastatsu joan dira, eta sari emate ekitaldiak, gainera, bat egin du trikipoteoagaz. Herritarrak, beraz, kalera atera dira, eta jaia nagusitu da. Arratsalde eta iluntzean ere, ospakizunak ez du etenik izango: 17:30ean, umeentzako jolasak egingo dituzte. Ordubete beranduago, Kraken tabernan mus txapelketa herrikoia egingo dute. 21:30ean, aldiz, Territorio Norte taldeak dezibelen soinekoagaz jantziko ditu San Nikolas jaiak.
![kaltzadangora r49](https://live.staticflickr.com/65535/53378617247_851e8e571d.jpg)
![kaltzadangora 196](https://live.staticflickr.com/65535/53379985070_7035843313.jpg)
![kaltzadangora 195](https://live.staticflickr.com/65535/53379854859_f7ef586100.jpg)
![kaltzadangora 194](https://live.staticflickr.com/65535/53379543021_fe473de168.jpg)
![kaltzadangora 193](https://live.staticflickr.com/65535/53379715153_655a0828df.jpg)
![kaltzadangora 192](https://live.staticflickr.com/65535/53379543701_9062050559.jpg)
![kaltzadangora 191](https://live.staticflickr.com/65535/53379543781_fb42b02c38.jpg)
![kaltzadangora 189](https://live.staticflickr.com/65535/53379985945_ea72d671c5.jpg)
![kaltzadangora 188](https://live.staticflickr.com/65535/53379715283_73b042ac12.jpg)
![kaltzadangora 187](https://live.staticflickr.com/65535/53378618072_2434c8fedc.jpg)
![kaltzadangora 186](https://live.staticflickr.com/65535/53379855724_9a43df3ce2.jpg)
![kaltzadangora 185](https://live.staticflickr.com/65535/53379986045_c0bdd89949.jpg)
![kaltzadangora 184](https://live.staticflickr.com/65535/53379986065_822136141e.jpg)
![kaltzadangora 183](https://live.staticflickr.com/65535/53379855859_489a8678af.jpg)
![kaltzadangora 182](https://live.staticflickr.com/65535/53378618217_b60759c65a.jpg)
![kaltzadangora 181](https://live.staticflickr.com/65535/53379986180_542475cf8e.jpg)
![kaltzadangora 180](https://live.staticflickr.com/65535/53379855944_58a0a9838c.jpg)
![kaltzadangora 179](https://live.staticflickr.com/65535/53379544206_e13c22bfb8.jpg)
![kaltzadangora 178](https://live.staticflickr.com/65535/53379856014_0fb0808b95.jpg)
![kaltzadangora 177](https://live.staticflickr.com/65535/53379986310_49cd1da79f.jpg)
![kaltzadangora 176](https://live.staticflickr.com/65535/53379544321_d6c596fa5a.jpg)
![kaltzadangora 175](https://live.staticflickr.com/65535/53379544336_81b5048856.jpg)
![kaltzadangora 174](https://live.staticflickr.com/65535/53378618402_34652c8b44.jpg)
![kaltzadangora 173](https://live.staticflickr.com/65535/53379715758_4e0d2df977.jpg)
![kaltzadangora 172](https://live.staticflickr.com/65535/53378617302_5ddd368612.jpg)
![kaltzadangora 171](https://live.staticflickr.com/65535/53379854939_4c688f4e11.jpg)
![kaltzadangora 170](https://live.staticflickr.com/65535/53379715788_10362eb53f.jpg)
![kaltzadangora 169](https://live.staticflickr.com/65535/53379544461_25437272ec.jpg)
![kaltzadangora 168](https://live.staticflickr.com/65535/53378618492_672a12b4dc.jpg)
![kaltzadangora 167](https://live.staticflickr.com/65535/53379715853_fb74165268.jpg)
![kaltzadangora 166](https://live.staticflickr.com/65535/53379856319_f0e5521956.jpg)
![kaltzadangora 165](https://live.staticflickr.com/65535/53379715923_d395956b94.jpg)
![kaltzadangora 164](https://live.staticflickr.com/65535/53379986580_37d2506bac.jpg)
![kaltzadangora 163](https://live.staticflickr.com/65535/53379716023_0a298a8b6c.jpg)
![kaltzadangora 162](https://live.staticflickr.com/65535/53379716028_05c5212b7b.jpg)
![kaltzadangora 161](https://live.staticflickr.com/65535/53379856474_cf259a95c2.jpg)
![kaltzadangora 160](https://live.staticflickr.com/65535/53379986685_14d899d2ea.jpg)
![kaltzadangora 159](https://live.staticflickr.com/65535/53379854994_61b614af71.jpg)
![kaltzadangora 158](https://live.staticflickr.com/65535/53379985175_723a076faa.jpg)
![kaltzadangora 157](https://live.staticflickr.com/65535/53379856594_6ffe5db1b0.jpg)
![kaltzadangora 156](https://live.staticflickr.com/65535/53378618832_0663b8c7c8.jpg)
![kaltzadangora 155](https://live.staticflickr.com/65535/53379986825_fd3d6b367a.jpg)
![kaltzadangora 154](https://live.staticflickr.com/65535/53378618937_ec2d402f9b.jpg)
![kaltzadangora 153](https://live.staticflickr.com/65535/53379856684_af8e588156.jpg)
![kaltzadangora 152](https://live.staticflickr.com/65535/53379544901_1c1a98273b.jpg)
![kaltzadangora 151](https://live.staticflickr.com/65535/53379716353_fc4cafc633.jpg)
![kaltzadangora 150](https://live.staticflickr.com/65535/53379856714_67ea8556ec.jpg)
![kaltzadangora 149](https://live.staticflickr.com/65535/53379856759_a98e338e9c.jpg)
![kaltzadangora 148](https://live.staticflickr.com/65535/53379716443_007de1f806.jpg)
![kaltzadangora 147](https://live.staticflickr.com/65535/53379716448_4fc42f61fc.jpg)
![kaltzadangora 146](https://live.staticflickr.com/65535/53379856844_d9f0a06290.jpg)
![kaltzadangora 145](https://live.staticflickr.com/65535/53379716583_74bea97e5d.jpg)
![kaltzadangora 144](https://live.staticflickr.com/65535/53379985230_f7297f8e67.jpg)
![kaltzadangora 143](https://live.staticflickr.com/65535/53379856914_4fd106a079.jpg)
![kaltzadangora 142](https://live.staticflickr.com/65535/53378619262_c6b652e938.jpg)
![kaltzadangora 141](https://live.staticflickr.com/65535/53379987135_85329051b9.jpg)
![kaltzadangora 140](https://live.staticflickr.com/65535/53379543281_996ed399ed.jpg)
![kaltzadangora 139](https://live.staticflickr.com/65535/53378619372_b7626616d7.jpg)
![kaltzadangora 138](https://live.staticflickr.com/65535/53378619412_e249e8db9f.jpg)
![kaltzadangora 137](https://live.staticflickr.com/65535/53379987250_d35833e944.jpg)
![kaltzadangora 136](https://live.staticflickr.com/65535/53379545256_fc4c15a9de.jpg)
![kaltzadangora 135](https://live.staticflickr.com/65535/53378619547_30e993a9de.jpg)
![kaltzadangora 134](https://live.staticflickr.com/65535/53379987415_283d3fc38d.jpg)
![kaltzadangora 133](https://live.staticflickr.com/65535/53379857214_35f9dbf7d1.jpg)
![kaltzadangora 132](https://live.staticflickr.com/65535/53379987520_5143519fd9.jpg)
![kaltzadangora 131](https://live.staticflickr.com/65535/53379545396_b5b7523d97.jpg)
![kaltzadangora 130](https://live.staticflickr.com/65535/53379857304_1bcf0381bc.jpg)
![kaltzadangora 128](https://live.staticflickr.com/65535/53379545501_151f476cf2.jpg)
![kaltzadangora 127](https://live.staticflickr.com/65535/53378619812_21c830d054.jpg)
![kaltzadangora 126](https://live.staticflickr.com/65535/53379857424_f6dd4c9c5c.jpg)
![kaltzadangora 125](https://live.staticflickr.com/65535/53379545586_4dd8b5f8d0.jpg)
![kaltzadangora 124](https://live.staticflickr.com/65535/53379857449_3109fab57a.jpg)
![kaltzadangora 123](https://live.staticflickr.com/65535/53379855134_8285f27d74.jpg)
![kaltzadangora 122](https://live.staticflickr.com/65535/53379717208_d21d806b17.jpg)
![kaltzadangora 121](https://live.staticflickr.com/65535/53379545726_da766884d2.jpg)
![kaltzadangora 120](https://live.staticflickr.com/65535/53379987795_63c2bd27b4.jpg)
![kaltzadangora 119](https://live.staticflickr.com/65535/53379543311_90724a2b7d.jpg)
![kaltzadangora 118](https://live.staticflickr.com/65535/53379717318_b617e00c62.jpg)
![kaltzadangora 117](https://live.staticflickr.com/65535/53379717373_23f197a815.jpg)
![kaltzadangora 116](https://live.staticflickr.com/65535/53379987955_90f727d8b2.jpg)
![kaltzadangora 115](https://live.staticflickr.com/65535/53378620092_f5c840af49.jpg)
![kaltzadangora 114](https://live.staticflickr.com/65535/53379857654_8c21d9e4ed.jpg)
![kaltzadangora 113](https://live.staticflickr.com/65535/53379717453_bf6854000c.jpg)
![kaltzadangora 112](https://live.staticflickr.com/65535/53379545931_cc405aa478.jpg)
![kaltzadangora 111](https://live.staticflickr.com/65535/53379988155_c12aa4880f.jpg)
![kaltzadangora 110](https://live.staticflickr.com/65535/53379545991_9e7a5db6c0.jpg)
![kaltzadangora 109](https://live.staticflickr.com/65535/53379717578_eea422a786.jpg)
![kaltzadangora 108](https://live.staticflickr.com/65535/53379857814_9966ea8345.jpg)
![kaltzadangora 107](https://live.staticflickr.com/65535/53379857944_ace110c87f.jpg)
![kaltzadangora 106](https://live.staticflickr.com/65535/53379988350_07872fe559.jpg)
![kaltzadangora 105](https://live.staticflickr.com/65535/53378617567_00c3444c44.jpg)
![kaltzadangora 104](https://live.staticflickr.com/65535/53379988330_68318741b0.jpg)
![kaltzadangora 103](https://live.staticflickr.com/65535/53378620427_63e7b8e79c.jpg)
![kaltzadangora 102](https://live.staticflickr.com/65535/53379717878_4dcd473a5f.jpg)
![kaltzadangora 101](https://live.staticflickr.com/65535/53379546336_3bd9896f1c.jpg)
![kaltzadangora 100](https://live.staticflickr.com/65535/53378620547_3b71cb0e5a.jpg)
![kaltzadangora 99](https://live.staticflickr.com/65535/53379988495_9a467c17ce.jpg)
![kaltzadangora 98](https://live.staticflickr.com/65535/53379717993_4368311f39.jpg)
![kaltzadangora 97](https://live.staticflickr.com/65535/53379546451_f53635332e.jpg)
![kaltzadangora 96](https://live.staticflickr.com/65535/53379546496_625c322cc4.jpg)
![kaltzadangora 95](https://live.staticflickr.com/65535/53378620692_aae5ff09a4.jpg)
![kaltzadangora 94](https://live.staticflickr.com/65535/53378620762_60a4ddfebf.jpg)
![kaltzadangora 93](https://live.staticflickr.com/65535/53379714973_346df82b55.jpg)
![kaltzadangora 92](https://live.staticflickr.com/65535/53379858224_c310e8d904.jpg)
![kaltzadangora 91](https://live.staticflickr.com/65535/53379988840_5229ffecfc.jpg)
![kaltzadangora 90](https://live.staticflickr.com/65535/53378620862_f372060692.jpg)
![kaltzadangora 89](https://live.staticflickr.com/65535/53379858354_9949d6d216.jpg)
![kaltzadangora 88](https://live.staticflickr.com/65535/53378620907_590e844133.jpg)
![kaltzadangora 87](https://live.staticflickr.com/65535/53379546676_371a2846a1.jpg)
![kaltzadangora 85](https://live.staticflickr.com/65535/53379546646_819f2dcfcd.jpg)
![kaltzadangora 84](https://live.staticflickr.com/65535/53379989035_ae1d012b43.jpg)
![kaltzadangora 83](https://live.staticflickr.com/65535/53379858514_a3fbaa7fb6.jpg)
![kaltzadangora 82](https://live.staticflickr.com/65535/53378621102_8d6d45995f.jpg)
![kaltzadangora 81](https://live.staticflickr.com/65535/53379858559_1bd4a922fb.jpg)
![kaltzadangora 80](https://live.staticflickr.com/65535/53379543446_27a901145f.jpg)
![kaltzadangora 79](https://live.staticflickr.com/65535/53379718548_254862418d.jpg)
![kaltzadangora 78](https://live.staticflickr.com/65535/53379546921_5d6f9cff2b.jpg)
![kaltzadangora 77](https://live.staticflickr.com/65535/53379989130_b9e632fa34.jpg)
![kaltzadangora 76](https://live.staticflickr.com/65535/53379714913_078c656485.jpg)
![kaltzadangora 75](https://live.staticflickr.com/65535/53379858679_15ff60abea.jpg)
![kaltzadangora 74](https://live.staticflickr.com/65535/53379858724_d99a2ac158.jpg)
![kaltzadangora 73](https://live.staticflickr.com/65535/53379547021_bc543a7ede.jpg)
![kaltzadangora 72](https://live.staticflickr.com/65535/53379718638_3321953321.jpg)
![kaltzadangora 71](https://live.staticflickr.com/65535/53379718668_e0ceab233c.jpg)
![kaltzadangora 70](https://live.staticflickr.com/65535/53378621537_eda6a42c24.jpg)
![kaltzadangora 69](https://live.staticflickr.com/65535/53379858839_c9abd443d2.jpg)
![kaltzadangora 68](https://live.staticflickr.com/65535/53379989330_c066cc54b6.jpg)
![kaltzadangora 67](https://live.staticflickr.com/65535/53379718798_09af16cd38.jpg)
![kaltzadangora 66](https://live.staticflickr.com/65535/53379858954_d10715087c.jpg)
![kaltzadangora 65](https://live.staticflickr.com/65535/53379858994_654c0042b8.jpg)
![kaltzadangora 64](https://live.staticflickr.com/65535/53379858989_8cf76cce43.jpg)
![kaltzadangora 63](https://live.staticflickr.com/65535/53379859044_b144ca7048.jpg)
![kaltzadangora 62](https://live.staticflickr.com/65535/53379859089_b9ed4e06a6.jpg)
![kaltzadangora 61](https://live.staticflickr.com/65535/53379547381_11e7ee8782.jpg)
![kaltzadangora 60](https://live.staticflickr.com/65535/53379859104_f706cffb70.jpg)
![kaltzadangora 59](https://live.staticflickr.com/65535/53378621897_b122bc0da7.jpg)
![kaltzadangora 58](https://live.staticflickr.com/65535/53379859334_ac61526de9.jpg)
![kaltzadangora 57](https://live.staticflickr.com/65535/53379989750_e269e84680.jpg)
![kaltzadangora 56](https://live.staticflickr.com/65535/53379859304_eb15029626.jpg)
![kaltzadangora 55](https://live.staticflickr.com/65535/53379719238_1f81a8ae71.jpg)
![kaltzadangora 54](https://live.staticflickr.com/65535/53379985530_7caa3f91d2.jpg)
![kaltzadangora 52](https://live.staticflickr.com/65535/53379989925_e57fbfac48.jpg)
![kaltzadangora 51](https://live.staticflickr.com/65535/53379989880_2e8765ece8.jpg)
![kaltzadangora 50](https://live.staticflickr.com/65535/53379859499_72656934b6.jpg)
![kaltzadangora 47](https://live.staticflickr.com/65535/53379990040_5b70b3cb61.jpg)
![kaltzadangora 39](https://live.staticflickr.com/65535/53379990035_8c3b3876d3.jpg)
![kaltzadangora 38](https://live.staticflickr.com/65535/53379859654_8f8ae1d4c2.jpg)
![kaltzadangora 37](https://live.staticflickr.com/65535/53379859644_3aef74f15d.jpg)
![kaltzadangora 36](https://live.staticflickr.com/65535/53378622407_0fa118d197.jpg)
![kaltzadangora 35](https://live.staticflickr.com/65535/53379719528_72e5390601.jpg)
![kaltzadangora 34](https://live.staticflickr.com/65535/53379990205_4154823c78.jpg)
![kaltzadangora 33](https://live.staticflickr.com/65535/53379719673_be63e23727.jpg)
![kaltzadangora 32](https://live.staticflickr.com/65535/53378622522_e36c4359bf.jpg)
![kaltzadangora 31](https://live.staticflickr.com/65535/53379719718_a0735f74ba.jpg)
![kaltzadangora 30](https://live.staticflickr.com/65535/53379859939_19bfe68bd6.jpg)
![kaltzadangora 29](https://live.staticflickr.com/65535/53379548136_0da42a171b.jpg)
![kaltzadangora 28](https://live.staticflickr.com/65535/53379859974_b1f37bb448.jpg)
![kaltzadangora 27](https://live.staticflickr.com/65535/53379719873_3514e324b8.jpg)
![kaltzadangora 26](https://live.staticflickr.com/65535/53379548241_764f775b3c.jpg)
![kaltzadangora 25](https://live.staticflickr.com/65535/53379719968_93a3dd8a7e.jpg)
![kaltzadangora 24](https://live.staticflickr.com/65535/53379548371_71e3cc32e8.jpg)
![kaltzadangora 23](https://live.staticflickr.com/65535/53379720108_e44babc8ac.jpg)
![kaltzadangora 22](https://live.staticflickr.com/65535/53379990660_bb12bef1fa.jpg)
![kaltzadangora 21](https://live.staticflickr.com/65535/53379985575_296f31d675.jpg)
![kaltzadangora 20](https://live.staticflickr.com/65535/53379990640_7c051d1c8f.jpg)
![kaltzadangora 19](https://live.staticflickr.com/65535/53378623002_4fecacd59d.jpg)
![kaltzadangora 18](https://live.staticflickr.com/65535/53379860329_2dd36a7b4c.jpg)
![kaltzadangora 17](https://live.staticflickr.com/65535/53379548521_7d58385682.jpg)
![kaltzadangora 16](https://live.staticflickr.com/65535/53379990795_46850eeb1a.jpg)
![kaltzadangora 15](https://live.staticflickr.com/65535/53379860394_2e4ff43cb7.jpg)
![kaltzadangora 14](https://live.staticflickr.com/65535/53378623127_0b806e47cb.jpg)
![kaltzadangora 13](https://live.staticflickr.com/65535/53379990885_e3cccf984f.jpg)
![kaltzadangora 12](https://live.staticflickr.com/65535/53379548691_3675afb4d6.jpg)
![kaltzadangora 11](https://live.staticflickr.com/65535/53379715093_534f101efb.jpg)
![kaltzadangora 10](https://live.staticflickr.com/65535/53378623212_80822c5149.jpg)
![kaltzadangora 9](https://live.staticflickr.com/65535/53379720508_8a547d0447.jpg)
![kaltzadangora 8](https://live.staticflickr.com/65535/53379720498_261982189c.jpg)
![kaltzadangora 7](https://live.staticflickr.com/65535/53379991045_433f393cf6.jpg)
![kaltzadangora 6](https://live.staticflickr.com/65535/53379720573_5f9e61ded3.jpg)
![kaltzadangora 5](https://live.staticflickr.com/65535/53379720658_55c61ffd49.jpg)
![kaltzadangora 4](https://live.staticflickr.com/65535/53379720648_e262eb8f0d.jpg)
![kaltzadangora 3](https://live.staticflickr.com/65535/53379549001_d9c874b5bc.jpg)
![kaltzadangora 2](https://live.staticflickr.com/65535/53379720688_2562ba1552.jpg)
![kaltzadangora 1](https://live.staticflickr.com/65535/53379991230_9546511069.jpg)
![kaltzadangora 53](https://live.staticflickr.com/65535/53379720718_04b8dc10b8.jpg)
![kaltzadangora 48](https://live.staticflickr.com/65535/53379860874_547f1e20ab.jpg)
![kaltzadangora 46](https://live.staticflickr.com/65535/53379549171_0756d2cb01.jpg)
![kaltzadangora 45](https://live.staticflickr.com/65535/53379991335_d49bf3e0e5.jpg)
![kaltzadangora 44](https://live.staticflickr.com/65535/53379860894_d2ed0a6616.jpg)
![kaltzadangora 43](https://live.staticflickr.com/65535/53379860964_1e39904d7d.jpg)
![kaltzadangora 42](https://live.staticflickr.com/65535/53379720928_6bb582783a.jpg)
![kaltzadangora 41](https://live.staticflickr.com/65535/53379715168_10eb08ec5b.jpg)
![kaltzadangora 40](https://live.staticflickr.com/65535/53379861074_23bf71399d.jpg)