MX 3T klubak, Markina-Xemeingo Udalak eta Arratzuko Barrutialde Institutuak elkarlana eroan dute aurrera: Barrutialdeko ikasleek pasarela bat egin dute Uhagon kulturguneko espaloia eta Lauzirika bolatokiaren artean.
Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean, Agerreko uzta, euskarari puzka! lelopean burutu zuten jatorrizko ideia oinarrian izan duen kanpaina, eta emaitzak "ezin hobeak" izan dira Errigorakoen berbetan.
Gaur [azaroak 20] egin dute egitarauaren aurkezpena: 274 erakusmahai eta 153 partaide egongo dira. Abenduaren 5etik 8ra egingo dute Landako Gunean.
50 lagun inguru batu ziren Belendizko Auzo Eskola Zaharrean iragan barikuan (azaroak 15): Uriartek lehenengo postua eskuratu zuen, eta Enbeitarekin batera, final handirako zuzeneko txartela eskuratu du. Bigarren postua Lurdes Ondarorentzat izan da, eta hirugarrena, berriz, Koldo Gezuragarentzat.
Konferentzia-interpretazioaren Nazioarteko Eguna heltzear da, eta euskal interpreteek aldarrikatuz ospatu nahi dute eguna. Horretarako, bitartekarien profila eta beharrak aztertzeko inkesta baten bidez, langileen diagnostikoa osatu dute. Halaber, ospakizuna alde batera utzi gabe, bitartekarien lanaren oinarrira itzuli, lanbideari jarraikortasuna eman eta beharrezko duintasuna aldarrikatu nahi dute.
Gure Esku-k Bagara izeneko 12 orduko bideo maratoia gizarteratuko du zapatuan (azaroak 16). Eragileek ondutako ikus-entzunezkoak Euskal Herriaren "aniztasuna" bistaratuko ditu.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Batzar Nagusiak 241 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako, eta horietatik 4,2 milioi euro Bakio sistema Bermeoko Sollubeko harguneekin lotzeko erabiliko ditu, besteak beste.
Azti buru den Searcular proiektua lau irtenbide berritzaile aztertzen ari da, "ozeanoa garbi mantentzen laguntzeko". Soluzio horien artean daude atun tropikala arrantzatzeko inguraketa sareak berrerabiltzea, soka biodegradagarriak garatzea, Arrainen Agregatzaile Biodegradagarrien Gailuen (FAD) diseinu berriak egitea edota arrantza aparailuak modu jasangarrian kudeatzen laguntzea.
Gabonak hizpide dituzten txartelak diseinatu, eta horiek barikua (azaroak 15) aurretik aurkeztu beharko dituzte arratzuarrek udal liburutegian edo ludotekan.
Aldunditik zehaztu dutenez, 200 ekintza baino gehiago egin dituzte Bizkaian, 4.000 parte hartzaile ingurugaz.
Bermeon, Foruan, Gautegiz Arteagan eta Ispasterren San Martin jaiak bete-betean ospatu dituzte, jan-edana nagusitu den asteburuan.
Bizkai, Araba eta Gipuzkoako Adimen Artifizialaren egoerari buruzko datuak jaso eta transmititu ditu BAICek, bertoko ekosistema indartzeko eta garatzeko lan egiten duen erakundeak.
18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, eta enpresa ideiak aurkezteko epea azaroaren 8an amaituko da. Gizarte berrikuntzara bideratutako eta gizarteari modu positiboan eragiteko gaitasun handiena duen egitasmoak ere saria jasoko du aurten.
Taxia Etxera proiektuak martxan segitzen du Arratzun, eta bertatik Gernika-Lumora joateko zein handik etxera bueltatzeko zerbitzua eskaintzen die herritarrei.
Barrutialde Lanbide Heziketak orainaren eta etorkizunaren aldeko apustu sendoa egiten du, ekintzailetza eta proiektuen sorrera nahiz garapena ardatz. Ekintzailetza Saioa egin dute berriki, eskualdeko eragileen parte hartzeagaz.