Bermeoko Udalak arraun elkarteko gimansioa berritzeko lanek "lauzpabost aste" iraungo dute; bitartean, bertako makinak Kofradia Zaharrera lekualdatu dituzte.
Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailak 1,2 milioi euroko laguntza-lerroa du, 7.000 biztanletik beherako 82 udalerrietako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak berrikusteko, egokitzeko eta onartzeko; horien artean, eskualdeko hainbat herrikoak.
Gernika-Lumoko Udalak 648.700,60 euro inbertitu ditu Zearretako kirol-pistetako estaltze-lanak jorratzeko; lau hilabeteko epea aurreikusten da lanokin bukatzeko.
Gernika-Lumoko osasun-zentrorako irisgarritasuna hobetzeko helburua duen San Juan kalean arrapala mekanikoa jartzeko proiektua aurrera doa. Bi fasetan banatuko da esku-hartzea, eta hiri-sarea "modernizatzeko eta irisgarriago egiteko" urrats erabakigarritzat du udalak proiektua.
Gernika-Lumoko Udalak aditzera eman duenez, egur-eskasia eta lehortze-prozesu luzea izan dira zubia eraikitzeko atzerapenaren arrazoi nagusiak.
Mundakako zubibidearen babes eta konpontze obrak 2.648.396 euroren truke esleitu dituzte, eta hogei hilabeteko epea dute, horiek amaitzeko. Martxoan egingo dituzte lehenengo pausoak.
Tokiko bideen segurtasuna bermatzeko 5.700 metro koadro baino gehiago zolatu eta seinaleztatuko ditu Gernika-Lumoko Udalak, lau asteko epean. Lanokin hiri azpiegitura indartu nahi du.
Busturiko EH Bilduk etxebizitzaren arazoa konpontzen hasteko udalean aurkeztuko dituen 14 proposamenen berri eman du gaur (abenduak 14) goizean. Besteren artean, Presapeko proiektuari berriro heltzeko eskatu diote udalari, "hori aztertu eta moldatzeko".
BI-3234 errepidean, Antzoratik Akordarako bidegurutzean, 50 kilometro orduko radar finkoa jarri dute. Heriotzan amaitzen diren "istripu askoren" kokaleku denez, herritarrek segurtasun eske eginiko eskariari "erantzuna ematera" dator neurri hori.
Hobekuntzak Olabe auzoko bideetan egin ditu Mendatako Udalak, eta horretarako ia 50.000 euro bideratu ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduta.
Lehenengo informazio bilerara 50 lagun inguru bertaratu ziren, eta hurrengo topaketak ere zehaztu dituzte: lehenengoa, martxoaren 12an.
Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, Nardiz tar Jon kaleko lanek "gutxi gorabehera hiru hilabete" iraungo dute. Astelehenean hasiko dira lanokin, eta horiek iraunbitartean Intxausti kaleko trafikoaren noranzkoa aldatu egingo da.
Lanok Jaurlaritzaren diru laguntzagaz eroan dira aurrera. Isolamendu akustikoa hobetzeko hainbat esku hartze ere egin dituzte.
Lanak bukatuta Baldatikako bizilagunek "segurtasuna eta irisgarritasuna" bermatuta dituztela nabarmendu du Foruko Udalak.
Goiko kaleko mediku kontsultategiaren lehen eta bigarren solairuak konponduko ditu Mundakako Udalak. 240.000 euroko kostua eta bederatzi hilabeteko iraupena aurreikusten dituzte.
Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxera Lurgorritik sartzeko puntuan autobusentzako biraketa plataforma egin du, Bost hilabetetan gauzatu ditu lanok, 440.458,79 euroko aurrekontuagaz.