
Lointek Gernika Bizkaiak 78 eta 61 galdu du NKA Universitas Pecs taldearen kontrako Eurocup Womenen final-hamaseirenetako kanporaketaren itzuliko partidua. Hori bai, Malosteko joanekoan lortutako garaipena tarteko, puntu bakarreko aldeagatik lortu du lehian aurrera egitea.

Poesia, musika, antzerkia eta bertsolaritza uztartzen dituen proiektu berria eta eraldatzailea domekan (abenduak 21) ailegatuko da Eskolondora, 18:00etan. Andoni Salamerok, Aitor Furundarena eta Andoni Egaña sortzaileek eskainiko dute eatarrentzat "berezia" izango den ikuskizuna.

Lau eta Erdiko Master Laboral Kutxako finala Santanape pilotalekuan lehiatuko dute Enara Gaminde laukiztarrak eta Amaia Aldai dimoztarrak, domekan [abenduak 21] 12:00etatik aurrera. Gernika-Lumok hartuko duen emakumezkoen esku pilotako lehen final handia izango da.

Jabier Abaunza Martinez euskal preso gernika-lumotarraren hurbiltzea begi onez baloratu dute Gernika-Lumoko Sareko kideek, baina euskal presoen auzia "amaitzeko baldintzak eraiki" behar direla aldarrikatu dute.

Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kideek argi eta garbi adierazi dute herritarron lanari esker lortu dela Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea. Hala ere, lanean jarraituko dutela gehitu dute, Muruetako Ontziola dagoen lekutik ateratzeko.

Muxikako Udalak goi maila egiaztatu zuen Bikain ereduaren arabera egindako kanpo ebaluazioan, izan ere, ebaluazioak erakundearen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen maila neurtu zuen.

Elkarrekin entrenatzea, lasterketetan lehiakorrak izatea eta giro ona mantentzea du helburu eskualdeko Urdaitri triatloi taldeak. Eskualdeko kideek parte hartzen dute bertan, eta euren kirolari ikusgarritasuna eman nahi diote, baita gazte gehiago eta emakumeak taldera erakarri ere.

Atzo (abenduak 16) jakinarazi zuten Guggenheim museoa Urdaibain handitzeko proiektua "behin betiko" geldituko zutela museoko patronatuko kideek, eta erreakzio ugari utzi ditu albisteak. EH Bildu, Sumar eta Podemos Euskadi alderdi politikoek "erabaki zuzena" izan dela ondorioztatu dute.

Foruko Udalak V16 balizak egiten dituen herriko Atressa Automotive Factory S.A. enpresagaz lankidetza-hitzarmena abiatu du, eta etxebizitza bakoitzeko baliza bat oparituko dute. Herritarrek udaletxean jaso beharko dituzte, 09:00etatik 14:00etara arteko ordutegian.

Gernika-Lumoko Merkatu plazan lehiatuko dute Euskadiko Karakol Txapelketa domekan, bi modalitatetan: aldez aurretik etxean egindako kazolena eta plazan bertan egostekoena.

Domeka goizean meza, pintxoak eta trikitia egongo dira, eta arratsaldean, briska txapelketa.

Busturialdeko Kontseilu Sozialistaren arabera, "ezinezkoa" litzateke Guggenheim Urdaibai proiektua gelditzea horrek eskualdean izan duen kontrakotasunik barik.

Urteroko gaueko errondei hasiera eman zieten atzo (abenduak 16) goizaldean, eta kale bazterrak koplaz betetzen jarraituko dute abenduaren 24ra arte.

Ikasleen "ongizatea eta garapen integrala" ardatz hartuta, Ikastolen Elkarteko Eli Altolagirre eta Amaia Ayerrak sortu duten ONKI tutoretza programa "eguneratua" txertatu du Seber Altube Ikastolak, marko berriagaz lerrokatuta.

Basoak SOSek Seber Altube ikastolako familiekin bat egin zuen domekan [abenduak 14] Ordorikako lursailean askotariko 140 landare inguru landatzeko.

'Landatu zuhaitz bat: aldatu zure aztarna' landaketa bihar [zapatua] egingo dute, 09:45etik 13:45era, Paresin.