
Eskualdean kalitatezko hezkuntza euskaldun, inklusibo eta doakoa bultzatzeko jaio den eragile sarea, 'Danon Eskola Publikoa', aurkeztu dute gaur [urtarrilak 31].

Hondakin organikoen birziklapenaren inguruko kontzientziazioa ardatz duen karabana Ibarrangeluko udal pilotalekura ailegatu da gaur [urtarrilak 30]. Aurrerantzean, Gernika-Lumotik nahiz Eatik ere pasatuko da.

Iragan astean herritar batek pairatutako eraso larria salatu eta gertakariari "gaitsezpenik irmoena" adierazi dio Bermeoko Udalak adierazpen instituzional baten bidez. Erasotuari nahiz senideei "laguntza osoa" eskaini diote, eta erasotzailea atxilotuta dagoela zehaztu dute.

Kandelario, Blas Deuna eta Santa Ageda jaien atarian daude herritarrak. Egunotan hara eta hona ibiliko dira txoko ugaritan, lurrari esnatzeko garaia heldu zaiola gogorarazteko. Kopla erronda askok eta askok zentzu solidarioa izango dute, denetariko elkarteei bultzada emateko baliatuko baitute haietan jasotako hobaria. Kantuaz harago, baina, egongo dira egun ilunak argiztatuko dituzten bestelako jarduerak ere.

Gure Eskuk Herritu ekimena aurkeztu zuen atzo arratsaldean. Azaldu dutenez, herrietako taldeak martxan jarri dira, Herritu "sozializatzeko", eta furgoneta bat herriz herri ibiliko da datozen asteetan.

Bertoko eta sasoiko denetariko produktuak eskaintzen ditu Asier Urionabarrenetxea ekoizle markina-xemeindarrak.

Mobidu eta Etxalak talde euskaltzaleek Usurbilgo Aztarrika taldeagaz ‘matx’ egingo dute bihar, gazteak euskaratik eta euskaraz batzea helburu duen TindEHEr egitasmoaren egun osoko topaketan.

Gernika-Lumoko Berbalagunak "erantzun bikaina" izan zuen garagardo dastaketan elkartu ziren atzo (urtarrilak 29) Elai-Alai areto txikian, euskaraz praktikatzeko.

Nabarniz Jatetxeak ateak itxi bazituen ere, Haizea Abadek aita-amaginarreben lanari jarraipena eman nahi eta berriz ere martxan jarri du, "betikoa eskaintzeko, baina begirada gazte batekin".

Urtero legez, inauterietako zapatu iluntzean (otsailak 14) Euskal Herriko inauteri bat egingo dute kalerik kale, eta aurten, 'Berako Artzainak eta Iñudeak' dantzatuko dituzte, baina berezitasun handi batekin: herri deialdia egin dute gernika-lumotarrek eurekin parte hartzeko.

Babesleku Klimatikoen Sarea sortzeko parte hartze prozesua abiatu zuen Gernika-Lumoko Udalak, bero boladetan espazio fresko, seguru eta irisgarriak eskaintzeko asmoz, eta prozesuaren ondorioak aurkeztuko ditu otsailaren 3an (martitzena), Elai Alai areto txikian.

Espainiako taekwondo txapelketan urrezko lau domina lortu dituzte TAE Gernikakoek. Baina hori gutxi ez-eta, zilarrezko lau eta brontzezko bost domina ere ekarri dituzte udalerrira.