
Bermeoko Udalaren 2026ko Araudi Planak hainbat ordenantza estrategiko berrikustea aurreikusten du: 11 dira aldatu nahi dituztenak eta hamabi, berriz, aurten izapidetu eta onartu gura dituztenak.

Guggenheim Urdaibai Stopek, makroproiektuaren aurreko "garaipena ospatzeko", egun osoko egitaraudun jaialdia atondu du zapaturako [otsailak 7]. 300 lagun elkartuko dira herri bazkarian. Iluntzean, ekitaldia eta mosaiko erraldoia egingo dituzte.

Hands Off Nature koalizioak herritarren babesa eskatu du, Europako Batzordeak bultzatutako zortzigarren omnibus paketearen neurriek ur ekosistemen babeserako "atzerapauso larriak" ekarriko dituztelako.

Santa Ageda bezperaz, Busturialdeko kale zein auzoak makila hotsen eta herritarren ahotsen testigu izan dira, han-hemen oles errondak egin baitituzte. Hainbat tokitan, asteburuan ere egingo dituzte.

Markel Aranaz Sekok gazte mailatik profesionaletara jauzia egin berri du, Movistar Academy Team taldearen eskutik. Txirrindulari mendatarrak Valentzian eta Mallorcan egin du debuta, munduko ziklistarik bizkorrenekin tropela partekatuz.

Etengabekoa eta iraunkorra izan da odol emate kopurua iaz Busturialdean. 2024az alderatuta, 111 odol emate gehiago zenbatu zituzten eskualdean iaz: 1.718 odol emate, hain zuzen ere. Eskualdean, Gernika-Lumon eman dute odola gehien, 1.087 aldiz. Odolkideek diote iazko urtea "emankorra" izan zela nabarmendu dute, odol emate kopuruari eutsi diolako eskualdeak.

Bizkaiko Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Bizkaiko Foru-Museoek bat egin dute 'Kultura artearen grinaz' lelopean. Azaldu dutenez, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Gernika-Lumoko Euskal Herriko Museoa eta Kortezubiko Santimamiñe bisitatzen dutenek kupoi bat jasoko dute, zeinekin %20ko deskontua izango duten BOSen 2025-2026 denboraldiko edozein kontzerturen bi sarrera erostean.

Eleizalde Ikastolak 60 urte beteko ditu aurten. Milaka dira bertatik igaro diren herritarrak, eta orain arteko bidea omendu eta aurrera begira jarraitzeko, ikastolako garai ezberdinak ezagutu dituzten belaunaldiak batu gura dituzte.

Aratuste martitzenerako [otsailak 17] Tabernen Mozorro Txapelketa antolatu du Bermeoko Udalak, eta establezimenduek otsailaren 13ra arte [barikua] dute izena emateko aukera, Kultura eta Hezkuntza Sailaren bitartez.

BTWCek, Marine Stewardshil Councilekin (MSC) eta Jaurlaritzarekin lankidetzan, arrantza jasangarriaren inguruko prestakuntza eta dibulgazio astea antolatu du, eta bihar arte [otsailak 5] 'MSC ziurtapenerantz lanean', 2. mailako prestakuntza-ikastaroan eskainiko dute, Bermeoko Portuen Bulegoan.

Euskara sustatzea helburu daukan Ezetz Jakin lehiaketan 107 lagunek parte hartu dute urtarrilean, eta, horien artean Goizalde Gezuragak jaso du saria. Dagoeneko martxan dago otsaileko galdetegia.

Bederatzi herri. Hamahiru guraso elkarte. Hogeitabost eskola. Horiek guztiek osatzen dute ‘Danon Eskola Publikoa’ sarea. Guraso elkarteek egindako lanari esker garatu den proiektua da, eta "hezkuntza publikoa indartu" nahi du.

Javier Goitia eta Jon Goitia ikerlari bermeotarrek 'Euskararen Jatorria' berbaldia eskainiko dute etzi [otsailak 5], 19:00etan, Gizarte eta Kultura Etxean.

Oporrak Bakean programagaz bat egin eta harrera familia izan nahi dutenek otsailaren 10era arte [martitzena] dute izena emateko aukera.

San Blas eguneko ospakizunetan bildu ziren atzo (otsailak 1) busturiarrak, eta Maite Ibarluzearenak izan ziren gozoenak.