
Alex Goitia eta Unai Lekerika Eusko Label Winter Series txapelketako finalera sailkatu ziren atzo Johan eta Gorka Sorozabal anaien aurkako finalaurrekoa 2-0ko markagailuagaz irabazteari esker. Barandika ebakuntza gelatik igaroko da etzi, eta finalaurrekoetako ligaxkako 3. aurrelaria arituko da finalean: Johan edo Urreisti. Finalerako sarrerak gaur (otsailak 3) 12:00etan jarriko dituzte salgai, Eramanen webgunean.

Busturiko Udalak 332.093,06 euro bideratuko ditu inbertsio errealetara, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuagaz, eta Sakonetako espaloiaren iriste erraztasuna hobetzea izango da lehentasunetako bat.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egungo pabiloia eraistea aurreikusten du, biltegiratze-azalera handiagoa izango duen zerbitzu-pabiloi berria eraikitzeko. Inbertsioa 670.269,64 eurokoa izango da.

Puntu Gorria Kultur Elkarteak sustatutako 'Bermeoko Emakumeen Memoria Bizia' proiektua aurkeztuko dute otsailaren 5ean [eguena], 18:00etan, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. "Kontakizun historikoki isilaraziak ikusgarri egitea" helburu duen ekimena da, eta ELLAS izeneko ekimen zabalago baten barruan kokatzen da.

Bermeoko Etxalak, Gernika-Lumoko Mobidu eta Usurbilgo Aztarrika taldeetako kideak Euskal Herrian Euskarazek antolatutako TindEHEr ekimenaren azken zitaren testigu izan ziren, eskualdea euskararen arnasgune izan daitekeela frogatzeko helburuz, Bermeon "giro itzela" sortuz.

Eskualdean kalitatezko hezkuntza euskaldun, inklusibo eta doakoa bultzatzeko jaio den eragile sarea, 'Danon Eskola Publikoa', aurkeztu dute gaur [urtarrilak 31].

Hondakin organikoen birziklapenaren inguruko kontzientziazioa ardatz duen karabana Ibarrangeluko udal pilotalekura ailegatu da gaur [urtarrilak 30]. Aurrerantzean, Gernika-Lumotik nahiz Eatik ere pasatuko da.

Javier Goitia eta Jon Goitia ikerlari bermeotarrek 'Euskararen Jatorria' berbaldia eskainiko dute etzi [otsailak 5], 19:00etan, Gizarte eta Kultura Etxean.

Oporrak Bakean programagaz bat egin eta harrera familia izan nahi dutenek otsailaren 10era arte [martitzena] dute izena emateko aukera.

San Blas eguneko ospakizunetan bildu ziren atzo (otsailak 1) busturiarrak, eta Maite Ibarluzearenak izan ziren gozoenak.

Inauterien atarian bada zer ospatu eta zegaz gozatu eskualdean, izan ere, jai egunetan murgilduta dabiltza han eta hemen. Gaur (otsailak 2), Kandelario eguna da, eta tostada txapelketarekin ospatu zuten atzo Sukarrietarrek. Gaur, berriz, Demikun eta Gernika-Lumon bilduko dira ospakizun ekintzetan.

Gernika-Lumoko Berbalagunak "erantzun bikaina" izan zuen garagardo dastaketan elkartu ziren atzo (urtarrilak 29) Elai-Alai areto txikian, euskaraz praktikatzeko.

Nabarniz Jatetxeak ateak itxi bazituen ere, Haizea Abadek aita-amaginarreben lanari jarraipena eman nahi eta berriz ere martxan jarri du, "betikoa eskaintzeko, baina begirada gazte batekin".