
Gernika Rugby Taldeak 51 eta 7 galdu du Cisnerosen aurkako Errege Kopako partidua. Asteon atseden hartuko dute basurdeek, eta hurrengoan multzokako fasearen azken lehia izango dute, Pozueloren kontra.

Olatz Arrizabalagak 22 eta 11 galdu du, Amaia Aldairen aurka, Lau eta Erdiko Banakako Master Laboral Kutxa Txapelketaren finalaurrekoa. Gernika-lumotarra ez da bere sorterrian jokatuko duten final handian egongo.

Gogoan, por una memoria digna taldeak ekitaldi bi antolatu ditu Gernika-Lumon, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 77. urteurrena gogoratzeko helburuz: 'Herencias del franquismo y del terrorismo. La consideración de sus memorias y sus víctimas' liburu aurkezpena eta 'Gregorio Ordoñez' dokumentalaren proiekzioa.

San Nikolas jaien egitarau barruan, VI. Kaltzadan Gora lasterketa lehiatu dute gaur [abenduak 6]. III. Igoera Herrikoien Ligako azken geltokia izan da Elantxobekoa. Oihana Zubillagak eta Ibon Badiolak eroan dute lasterketa; Irati Zabalak eta Xuban Muniozgurenek, azken sailkapena, bigarrenez jarraian.

210 boto jasota, Orkatzetak, Matxitxako T.K.T.k eta Bermeoko Ziklistek bultzatutako proposamena nagusitu da 2026ko aurrekontu parte hartzaileetan, eta Bermeoko Udalak 50.000 euro bideratuko ditu hori gauzatzera. Sei proiektu bozkatuenak kirol esparrukoak izan dira.

Aiora Uriarteren Zuresku proiektuak "egurrezko joko tradizionalak eta eskulanak berreskuratu eta gaurkotzea" du helburu. Bigarren saria Maddi Amezagaren Garile ingurumen-hezkuntzako eta landa-ekintzailetzako ekimenarentzat izan da.

Diskurtso erreakzionarioek nerabeengan eta berdintasunari buruzko pertzepzioan duten eraginari buruzko ikerketa egin du Bidane Gartziak Gernika-Lumoko institutuan. Ondorioztatu du institutuko emakume gazte batzuk (%22) feminismotik urruntzen direla, gizon gehienen aldean (% 61).

Abenduaren heldueragaz batera, elantxobetarrentzat jai bereziak ere ailegatu dira. Egun osoko egitaraua prestatu dute San Nikolas jaien baitan; besteak beste, III. Igoera Herrikoien Liga goizean lehiatuko duten Kaltzadan Gora proban erabakiko da.

Gerediaga elkarteak eskatuta, Durangoko Azokaren parte diren sortzaileak, eragileak eta bisitariak aztertu ditu Siadecok. Iaz egin zituzten inkestak eta aurten aurkeztu dituzte emaitzak, eta ikerketak berretsi egiten du Durangoko Azokak euskarazko kultur sorkuntza bultzatzeko duen garrantzia.

Nabarniz, Mendata eta Arratzuko herritarren topagune bihurtuko da etzi [abenduak 7] Arrolako gaineko harria, II. Herri-batze martxa egingo baitute.

Txarriki Egunaren 21. aldia eta Euskal Jaia ospatuko dituzte muruetarrek, etzi [abenduak 7]. Ez dira nekazal produktuen azoka, txerriaren zozketa edota bertso bazkaria faltako.

'Argizaiola trofeoa 1980-2025' erakusketa ikusgai dago abenduaren 5etik 9ra bitartean, Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Erakusketagaz argazkien ondarea babestea, zabaltzea eta balioestea bilatu dute

B mailako finala irabazi dute, Bizkaiko Kopla Gaztiek taldea osatuz. Finala Irune Basagoitiren eta Maider Altunaren aurka jokatu dute, Zornotzan.

Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia argitaratu du Eako Udalak. Interesa duten herritarrek abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dute eskatutako dokumentazioa.

Robotika kolaboratiboak ateak zabaldu dizkio etorkizunari Barrutialde BHI Lanbide Heziketako eta Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Gironako Narcís Xifra ikastetxearekin elkarlanean dihardutela.