Oiz Erronkak inoizko parte hartzerik handiena edukiko du zapatuan [ekainak 14]: 1.021 txirrindularik hartuko dute irteera, iazko langa 100 lagun baino gehiagoko aldeagaz iraganez.
Batera Gara elkartasun jaiak beteko ditu udalerriko kaleak domekan [ekainak 15], 10:30etik aurrera. Denetariko ekintzak prestatu dituzte KBG sindromea ikusarazteko eta gaixotasuna duten ume, gazte eta horien senideei laguntzeko.
Duela 35 urte Oletan egiten zena berreskuratzeko asmoz antolatzen du Euskal Australiar Elkarteak senidetasun bazkaria 2018az geroztik. Zallo Barrin izango dute hitzordua zapatuan (ekainak 14), 14:30ean.
Busturialdeko Ernaik Guggenheim Urdaibai makroproiektuaren kontrako manifestazioa deitu du etzi [ekainak 13], 20:00etan, Merkuriotik hasita.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irailaren 28tik abenduaren 20ra bitartean egingo dute. Finalaurrekoak bi bueltara jokatuko dituzte, eta geralekuetako bat Bermeo izango da.
Muxikan eta Sukarrietan Maietz Pazkoak agurtu dituzte asteburuan. Asteburu honetan, ordea, arratzuarrek izango dute jaiez gozatzeko aukera, barikutik martitzenera bitartean.
Lekerikak Ludovic Ladutxegaz jokatuko du. Azken bi urteetan irabazi ostean, Barandikak aurretiazko azken kanporaketan geratu da kanpoan.
Oka ibaiaren arroko baliabide hidrikoetan klimak duen inpaktua aztertzen duen azterketa lana egin dute, eta, ondorioztatu dute, klima aldaketak estuarioaren morfologian "oraingoz inpaktu txikia" duen arren, gizakien jarduketek eragin "garrantzitsuak" izan dituztela.
Hogeita hamar bat elkartek jaso ahal izango dute Gernika-Lumoko Udalak bideratutako diru laguntza. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 26ra arte zabalik izango dela gogoratu du udalak.
Eako Udalak udalaren eta herritarren arteko "komunikazioa hobetzeko eta lotura estutzeko" auzo batzarrak deitu ditu barikurako, zapaturako eta domekarako: Natxituan, Ean eta Bedaronan bilduko dira.
Gernika-Lumoko Berbalagunetik surf saioa antolatu zuten atzo (ekainak 10), Lagako hondartzan. Hamar berbalagun bertaratu ziren, eta saioa "asko disfrutatu" zuten.
Interesa dutenek uztailaren 18ra arte [barikua] dute proposamenak aurkezteko aukera. Epaimahaiak finalistak aukeratuko ditu eta kartel irabazlea aukeratzea herritarren esku geratuko da.
Barikuan (ekainak 13) ospatuko dituzte Sanantonioak Errigoitin eta Abiñan, askotariko ekintzez gozatzeko auekera izanik.