Azpiegiturako zutabeetan xilogafoak agertu eta usteldu egin zelako 2023an aurreko zubia kendu eta gero, gaur [abuztuak 12] Santa Anako aparkalekua eta Urbietako kirol instalazioak lotuko dituen oinezkoentzako pasabide berria inauguratu du Gernika-Lumoko Udalak.
Bost eguneko denetariko eta denentzako eskaintzagaz osatutako egitaraua prestatu du Gernikako Jai Batzordeak. Etzi hasi [abuztuak 14] eta astelehenera arte [abuztuak 18] kamiseta zuriek eta festarako gogoak hartuko dute Gernika-Lumo.
Hilabete luzez egindako lana eta gero, jaiek emandakoagaz eta auzotarren erantzunagaz "pozik" agertu dira San Romaneko Jai Batzordetik.
Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak Palestinak bizi duen genozidioa amaitzearen aldeko aldarrikapena egin eta elkartasuna adierazteko Elkartasun Argazkia deitu du etzi [abuztuak 13], 19:30ean, Auditorioan.
Eratu berria den Bizirik Tonpoi-Tala auzo elkarteak garai bateko San Roke jaiak berreskuratu gura ditu eta, horretarako, bi eguneko egitaraua prestatu dute.
San Lorentzo jaietako tortilla txapelketak inoizko parte hartze handiena izan du aurten: guztira 167 tortilla aurkeztu dituzte. Festa giroak etenik gabe aurrera jarraituko du arratsaldean, eta gauean, Potato, Süne, Akerbeltz eta DJ Elepuntoren kontzertuekin agurtuko dituzte jaiak.
Unai Lekerikak, Aritz Erkiagagaz batera, Ludovic Laduche eta Imanol Lopez kaleratu zituen finalerdian; Xabi Barandikak eta Gorka Sorozabalek, aldiz, Jean Olharan eta Thibault Basque menperatu zituzten. Biak San Roke eguneko [abuztuak 16] final handian izango dira.
Gazte bazkariak 90 lagun inguru elkartu ditu. Arratsalde eta gauerako gazte olinpiadak, baflepoteoa eta kontzertuak antolatu ditu Ibarrangelu eta Elantxobeko Gazte Asanbladak.
Indarra erabiliz egindako lapurreta delitua egotzita, 22, 25 eta 34 urteko hiru gizonak epailearen esku utzi dituzte.
100 bat lagun elkartu ditu Sukarrieta Pedernales Portuondo Kirol Ontzien elkarteak deitutako Kostaldea Garbitzeko Eguna jardunaldiak.
Gautegiz Arteagako, Kortezubiko, Ereñoko, Ibarrangeluko, Eako eta Elantxobeko udalek Andra Mari eta San Roke jaietako egun batzuetan etxera itzultzeko gababus zerbitzua eskainiko dute. Tiketak aurretik hartu beharko dira, udaletxeetan.
Erretiroa hartzeagaz batera margolanak egiteko interesa piztu zitzaion Nekane Mendez Ormaetxea sukarrietarrari. Geroztik gelditu barik margotzen ibili da eta abuztuaren 31ra arte [domeka], 21 margolanez osatutako erakusketa du ikusgai Sukarrietako jubilatuen lokalean.
Gernikeko Egurre Gazte Asanbladiek 'Azken pintxopotea' deitu du gaur [abuztuak 7]. Zapatuan, berriz, udako gazte afarian batu eta iraileko Gazte Egunaren egitaraua aurkeztuko dute
Udaletxea birgaitzeko lanak amaituta, herritarrek egindako lanak ikusteko inaugurazio ekitaldia egingo dute abuztuaren 15ean [barikua].
Udaltzaingoaren bulegoaren kanpoaldean "erantzun azkar eta eraginkorra" ematea ahalbidetuko duen herritarren arretarako txirrina jarri dute, eta agenteak, "beharrezkoa" den egoeretan gorputz-kamerak erabiltzen hasiko dira.
Frontoia jabetza pribatukoa da, eta Sukarrietako Udala apezpikutegiko ordezkariekin harremanetan dago eremu horretan esku-hartzea egitea ahalbidetuko dion "epe luzerako hitzarmen bat" lortzeko.