Album aurkezpen bikoitza, Iparragirre Rock Elkartean
Inner gernika-lumotarrak eta Ezta Ilen zaldibartarrak taularatuko dira bihar [azaroak 13], 22:00etan hasita, 25 urteko urtemugara iritsi den Iparragirre Rock Elkartean.
Iparragirre Rock Elkartea mende laurdeneko urtemugara iritsi da, eta, hori omentzeko, kontzertu sorta ederra dute prest beren programazioan. Dezibelen egutegiko hurrengo hitzordua bihar [azaroak 13 bertan izango da, 22:00etan hasita. Album aurkezpen bikoitzz gozatzeko aukera edukiko dute musikazaleek: alde batetik, herriko eta elkarteko taldeetako batek, Innerrek, bere azken lana aurkeztuko du: Lur promestuan lokatza.
Taldearen bereizgarri den ikuspegi pertsonal eta politikoaren uztartzea izango da Innerren kontzertuaren ardatza. Alderdi musikalari dagokionez, Pedro The Lion, Weezer, Anari edota Sunny Day Real State moduko taldeen eragina du beraien azken lanak.
Ezta Ilen taldeak ere labetik atera berri duen azken pieza oholtzaratuko du: Oroituko Gara, Biharko Egunez izenekoa. Post-punk eta shoegaze estiloen zaleentzako proposamen aproposa izango da zaldibartarrek taularatuko dutena. Izan ere, beraien ohiko moldeari eutsiz, ahotsen zein gitarren tratamendu berriak esploratu dituzte lan berrian, eta berritasun hori guztiori jendaurrean plazaratzeko tartea edukiko dute Iparragirren.
Sarrerak Iparragirreren webgunean salgai daude, 8 euroren truke. Edukiera bete ezean, aretoko sarreran ere eskuratu ahalko dira. Ateak, hain zuzen, emanaldiak abiatu baino ordu erdi lehenago zabalduko dituzte, alegia, 21:20ean.