Bainu librea berrezarri dute Laidatxun
Asteon, Laidatxuko hareatzako urak bainu librerako osasun eta kalitate irizpide guztiak betetzen ez zituela ebatzi zuen Euskal Jaurlaritzaren Osasun sailak, eta herritarrei bertan ez bainatzeko gomendioa luzatu zien. Atzo [abuztuak 19] egindako beste kontrol batek, baina, uraren kalitatea egokia dela frogatu du eta, horrenbestez, gaur [abuztuak 20] Laidatxun bainu librea erabateko normaltasunez egin daitekeela aditzera eman dute udaletik.
E Coli eta enterokokoen azterketak eta uraren jarraipen analistiaren emaitzek “baieztatu” egin dute Laidatxuko uraren kalitatea “normaltasunera” itzuli dela, baita egun “indarrean dagoen legedian ezarritako kalitate irizpide guztiak” betetzen dituela ere; hori horrela, bai Osasun sailak, bai udalak “intzidentzia amaitutzat” eman dute.