
Elai Alai Dantzari Taldeak irakurriko du aurtengo Andra Mari eta San Roke jaietako pregoia, barikuan [abuztuak 14]. Pregoia hiru belaunalditako kideren artean irakurtzea aurreikusten dute; horietako bi Egoitz Atxikallende eta Maite Izagirre dira, eta hirugarrena Rosa Elena Bilbao.

Irailaren 7tik 16ra artean egingo dituzten Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak aurkeztu dituzte gaur [abuztuak 12]. Ohiturari eutsiz eta berritasunak txertatuz prestatu dituzte Bermeoko jai nagusiak. Garoa Martinez halterofiliako txapelduna izango da aurtengo jaietako pregoilaria.