Miss Bakerren jazz doinuak Kasinora iritsiko dira
Azken hilabeteotan, Mundakako Kasinoa denetariko kultur adierazpideen topagune izan da: hitzaldi, arte erakusketa eta bestelakoena. Oraingo honetan, zuzeneko musikari tokia egingo diote: bihar [ekainak 12], Miss Baker taldeak kontzertua emango du.
Jazz musika da Miss Bakerren nortasun ikur nagusia, baina soula, bluesa eta gospela ere jorratzen dute. 21:30ean hasita, Mundakako Kasinoko nahiz udaleko ordezkariek musika alor horiek maite dituztenei bertaratzeko deialdia luzatu diete. Kultur proposamen “epela eta hurbilekoa” izango dela aurreratu dute:”Jazz musika maite dutenentzako erabat aproposa izango da, baina baita zuzeneko musikaz toki ahaztezin batean gozatu gura duten guztientzako egokia ere”.