Motoziklismoa, omenaldia eta lagunarteko giroa
Zapatuan [apirilak 25] Olesko Motor Fest egin zuten. Lagunarteko ibilbidea egin zuten lehenik, eta Herri Torrontegi omendu zuten amaieran.
Eskualdeko zien inguruko motozaleek egun berezia bizi izan zuten iragan zapatuan [apirilak 25]: Olesko Motor Fest jaialdia. 11:00etan bildu ziren Oleskon, eta 65 kilometroko lagunarteko ibilbidea egin zuten. Nabarnizera eta Ereñora jo zuten lehendabizi; ondoren, Ispaster, Ea, Natxitua eta Ibarrangelutik pasatu ziren; ostean, Lagara jo zuten, eta elkarretaratzea egin zuten Laidako Atxarre tabernan. Azkenik, Gautegiz Arteagatik Kortezubira jo zuten, eta Oleskon amaitu.
Helmugan, gainera, motozaleek omenaldi berezia egin zioten Herri Torrontegi gorliztarrari. Hain zuzen, motoziklismoaren alorrean izen entzutetsua da: hamarkad batez, 1986tik 1996ra bitartean, motoziklista profesional aritu zen. Txapela jantzi zioten bertaratutakoek, eta txalo zaparrada jaso zuen.
