Mugikortasun iraunkorra sustatzeko hobari fiskalak bultzatuko ditu Errigoitiko EAJk
Herritarren ongizateri "zuzenean eragingo dioten" ibilgailu "jasangarriagoen erabilera" hauspotzea da hobari horien jomuga nagusia. EH Bilduk neurri horren aurka bozkatu du.
Errigoitiko EAJk Trakzio Mekanizkozko Ibilgailuen gaineko Zergan aldaketak txertatzea lortu du, udalerrian ibilgailu “jasangarriagoak” eta herritarren ongizateari “zuzenean eragingo diotenak” erabiltzen dituztenek hobari ekonomikok jaso ditzaten. Neurri horren arabera, ibilgailu elektrikoak dituztenek %75eko hobaria jasoko dute; ibilgailu hibridodunek, ostera, %50ekoa. EH Bilduk neurri horren aurkako botoa azaldu du.
Alderdi jeltzalearen udal ordezkariek aditzera eman dutenaren arabera, egitasmo horrek mugikortasun eredu “jasangarriago bateranzko trantsizioa” du helburu. Ez hori bakarrik: aipatutako ibilgailu ereduen aldeko hautua egiten duten errigoitiarrei “laguntza fiskala” ematea ere bilatuko dute. Jeltzaleek, hala, garapen jasangarriarekiko daukaten “konpromisoa” berretsi dute, baita herritarren bizi kalitatea “hobetuko duten neurriak” abiatzearen alde dutena ere.