2026/3/24

EH Bilduk dio etxebizitzarako udal politikei buruz jeltzaleek proposatutako neurriak "dagoeneko hartuta" daudela

EH Bildutik gogoratu dute 2023an udala eta Eusko Jaurlaritzak "nagusiki Ean erroldatutako pertsonentzat izango liratekeen" babes publikorako alokairuko 16 etxebizitza eraikitzeko akordio batera iritsi zirela, baina gaur egun "proiektua blokeatuta" dagoela, lur eremua aldundiaren jabetzakoa den Azpiegiturak S.A.M.P. sozietatearena delako.

Gautegiz Arteaga Turismo

Espazio autogestionatu bat eskatu diote Gautegiz Arteagako gazteek udalari

Artiako Gazte Asanbladak gazteak elkartzeko espazio faltari eta etxebizitza duin eta ordaingarriak lortzeko zailtasunari erreferentzia egin, eta espazio autogestionatu bat eta gazteei herrian bertan emantzipatzeko aukera errealak sortzea exijitu dio udalari.

Erdu Gazte Asanbladakoek ez dute uste Muxikak Bizkaiko "industrialde handiena" behar duenik

Muxikan Bizkaiko industriagune handiena egiteko proiektua dute Sprilurrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak, eta industria erakartzea ondo dagoen arren, ez dute uste Bizkaiko industrialde handiena behar dutenik bertan. Hala, asanblada irekia deitu dute Gazte Asanbladakoek barikurako (martxoak 27). 

24.Korrika

Korrika hasi orduko azken beroketa orduak

24. Korrika Zuberoatik Bizkaira, ekialdetik mendebaldera, bidea egiten ari da, eta herritarrek denetariko jarduerak prestatu dituzte egunotarako. Gaztetxoenek beraien Korrika Txikiak edukiko dituzte han-hemen. Bedaronak hartuko du Korrika lehenik; Busturialdea zeharkatu ondoren, Bermeotik agurtuko dute herritarrek.

Baskaran gaztak
Bidane Baskaran - abeltzaina

"Korrika denontzat berezia da, eta Korrikaren abestiak ere bereziak dira"

Egunotan askoren ahotan dago 'Xiberutikan Mendebaldera', 24.Korrikaren abestia. Bertan aipatzen da "artzai gazte bat kontu zaharretan" dabilela, Bariñako Bidane Baskaran. Bere lanbideari egindako aipamena eta aitortza dela uste du markina-xemeindarrak, eta horren garrantzia nabarmendu du.

"Eguraldi onak, plan onak eta giro onak" bat egin duten mendi irteeran batu dira

Artiako Gazte Asanbladak antolatuta, herriko mendi altuenera, Burretxaganera, joan ziren hogei mendizale inguru domekan. "Giro ona eta plan ona" uztartu zituzten.

94 zuhaitz landatuko dituzte, azken urteko jaioberri bakoitzeko bat

2025eko martxoaren 1etik aurtengo martxoaren lehenera bitartean jaiotako ume bakoitzeko haritz bat landatuko dute berriro Trama inguruan; guztira, 94 haritz.

Berbak, euskararen inguruan herritarrak aktibatzeko zubi

“Bizkaian bagara. Berbak zubi” egitasmoaren lehen urteak 20 herritako askotariko herritarrak aktibatu ditu euskararen inguruan, tartean Gernika-Lumokoak eta Ondarrukoak.

Gehiago