
Emakumezko nahiz gizonezko nagusien eta beterano mistoen estropadak hartuko ditu Alakrana Erronkaren III. ekitaldiak, zapatu honetan [martxoak 21]. Ibilbide luzea eta laburra prestatu dituzte, Muruetako ontziolatik eta San Antonio hondartzatik abiatuta.

Irakurzaletasuna bultzatzeko 25. Idazlan Koadernoak argitaratu dituzte. Guztira, 60 lanez osatutako bi liburu kaleratu dituzte, eta jendaurrean aurkezteko aukera izan dute ikasleek.

Euskal Australiar Elkarteak Australiara joandako euskal herritarrak omentzeko urtero egiten duen 'Australianoen bazkaria' aprobetxatzea erabaki du: 1929 eta 1945 bitartean jaio eta bizirik daudenei errekonozimendua egingo diete.

Bermeoko, Mundakako eta Sukarrietako hamalau establezimenduk jaso dute udal ordezkarien aintzatespena, euskararen presentzia eta erabilera indartzeko erakutsitako konpromisoagatik.

Busturialdeko Bertsolari Txapelketa irabazi du Onintza Enbeita bertsolari muxikarrak, Aitor Etxebarriazarragagaz buruz burukoa lehiatu ostean. Itziar Foruriak jantzi zion txapela, eta Lilibertsoren lana azpimarratu zuen txapeldunak.

Lehen esku-hatzean "egoera okerrenean" zeuden 90 farola berritu dituzte, LED teknologiara egokituta. Lehen fasea aurrera eramateko aurrekontua 85.676,71 eurokoa izan da, eta Muruetako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak jaso ditu.

Zapatuan (martxoak 21) 12:30ean jarri dute mendatarrek hitzordua Zarrabarri Elkartean, Mari Tere Agirreren ehun urteko eukaliptoaren neurriak jakitera emateko. Ostean, mokadutxoan bilduko dira guztiak Zarrabentako txokoan.