
Aipatutako alderdi politikoen aldeko zazpi botoekin eta Herritar Alternatibaren kontrako biekin, aurtengo aurrekontua "giltzarri" izango da, zabor bilketa eta garbiketa zerbitzu berriaren lizitaziorako "beharrezkoa" baita.

Bermeoko Udalak urte honetarako 30. 625.990,81 euroko udal aurrekontua onartu zuen atzo [otsailak 26], baina EAJk kontrako botoa eman zion. Bermeotarren "benetako lehentasunetatik urrun" dauden aurrekontuak direla uste dute jeltzaleek.

Aurrekontua kopurua aldetik "iazkoaren antzekoa" den arren, zorroztasun ekonomikoa, babes sozial sendoa eta egitura eraldaketa sakona diren oinarrizko hiru printzipio uztartzea ahalbidetzen duela nabarmendu du udal gobernu taldeak.

Nabarnizko Udalak 1.001.794,14 euroko udal aurrekontua onartu du. Udaletxe zaharra eraberritzeko lehen fasea aurrera eroateko 150.000 euro bideratuko dituzte.

Bermeotik abiatu eta munduko hainbat herrialdetan barrena osatutako musika-ibilbidearen eta nazioarteko esperientzia guztien emaitza da Amaia Izarzugazaren Aiama proiektu musikala. Gaur egun, Aiama Quartet proiektuan bihurtuta, hilabetero, azken barikuetan Bilboko Jazzon aretoan arituko da bederatzi hilabetez taldea, ‘Impulso 26’ programaren baitan.

Okelak, arrainak, itsaskiak... denetarik lantzen du Francisco Javier Martinez Mintegik Busturiko Goialde Tabernako sukaldean, bezeroei tokiko lehengaiekin egindako "betiko platerak" eskaini asmoz.

1983az geroztik, Errigoitiren bihotzean kokatzen da Bizkaigane, eta tokiko produktuak eskaintzen jarduten du.