
Gernika Rugby Taldeak 34 eta 41 irabazi dio Complutense Cisneros Zeta taldeari, Ohorezko Elite Mailako 12. jardunaldiko partiduan. Datorren zapatuan [otsailak 28], partidu oso garrantzitsua jokatuko dute Urbietan, egun bigarren postuan dagoen Recoletas Salud Fenixen kontra.

EH Bildurentzat garrantzitsuena Gautegiz Arteagako gazteei aukerak ematea den heinean, Foru Aldundiko Hirigintza sailari eskatu dio dagoeneko onartutako HAPOen jarduketa berriro aztertu dezaten.

Aldundiak Kirolur erronka, Bizkaiko udalerrien arteko kirol liga, plazaratu du. Jarduera fisikoa sustatu asmoz, 39 udalerrik parte hartuko dute, desplazamendu aktiboa eskatzen duten kirol alorrak praktikatuz. Puntuazio sistema doitua izango du, urteko hiru alditan banatutako egutegiagaz.

Barikuan Belendizen jokatu zen kanporaketa irabazita, Astran jokatuko den finalean egongo da Enbeita. Antolatzaileak "oso pozik" agertu dira lehenengo saioagaz, eta gainontzekoak ere maila horretan jarraitzea nahi dute. Barikuan [otsailak 27] izango da bigarren kanporaketa, Muruetan.

Zapatuan (otsailak 28) Bertoko Azoka egingo dute eskualdeko ekoizle eta laborariek Eako Donibane plazan, 12:30eatik aurrera.

Lanbide eta Lanbide Ekimenak erakundeek eta Udalak bultzatuta, sei hilabeteko kontratua izango dute, 120 prestakuntza-ordu uztartuta, enplegagarritasuna hobetzeko