'Urdaibaiko maleta' Haitz Biribilen aurkeztuko dute gaur
Aurrekoetxea eta Garcia. Urdaibaiko egungo errealitatean oinarrituta, baina hori etorkizuneko marko batean kokatzen duen errelatoa jorratu du Txema Garcia Paredes kazetari eta idazleak: Urdaibaiko maleta. Gaur [otsailak º3], 19:00etatik aurrera, Foruko Haitz Biribil elkartean plazaratuko du, edukiera bete bitarteko doako sarreragaz, eta Ipes elkarteak antolatuta. Autorea, gainera, ez da bakarrik ariko: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa itzultzailea lagun izango du. Aurrekoetxeak euskarara itzuli du lana.
Kezkak partekatzeko, sareak ehuntzeko, elkarrizketarako eta herritarren hausnarketarako “espazio distopikoa” ondu du Garciak. Errelatoa 2036. urtean kokatu du, Urdaibain eraiki duten museo handi baten testuinguruan. Irati da obraren protagonista nagusia. Bere pasadizoen bitartez, oraina, iragana eta etorkizuna ulertzeko bidaia eraiki gura izan du egileak.
Aldarrirako tartea.
Eleberriari dagokion estetika narratiboaz mozorrotuta, Urdaibaiko maleta-k asko du adierazpen edota aldarrikapen politikotik, funtsean, egungo errealitatea oinarri hartzen baitu. Nobelaren salmentatik jasotako hobaria, bestalde, Gernika-Palestina herri ekimenari bideratzen ari dira.