
Itzulia Basque Country lasterketaren laugarren etapak Busturialdea zeharkatuko du, apirilaren 9an.

'Mundakako Atorrak' plazaratu dute, Atorren eta mundakarren bilakabidea laburbiltzen duen liburuaz eta albumaz osatutako proiektua.

Mozorroak janzteko ordua ailegatu da Busturialdean. Hala, negua atzean uzteko eta udaberriari ongietorria emateko prest daude han eta hemen, gaur hasi eta datorren asteburura arteko egitarauak prestatuz.

Izatez usansolotarra den arren, Bermeon bizi da Jon Azkueta idazlea, eta hori oinarritzat hartuz idatzi du bere azken eleberria. Izan ere, Bermeon girotutako thrillerrak amodioa eta misterioa uztartzen ditu, eta urtarrilean kaleratu zuela kontuan izanik, orain arteko harreragaz "pozik" agertu da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren egurtasun digitalari eta adimen artifizialaren erabilera praktikoari buruzko prestakuntza tailerra egongo da Bermeon, otsailaren 18an ta 25ean. Lekuak mugatuak dira eta martitzena [otsailak 17] aurretik izena eman beharko da.

'Zaintzarako-sukaldaritza' tailerra Bermeoko gizonei zuzenduta dago. Otsailaren 26an [eguena] eta martxoaren 5ean [eguena] egingo dituzte saioak, eta izen ematea dagoeneko zabalik dago.

TAE Gernikak antolatuta, Jai Alai pilotalekuak taekwondoko ITF Promozio Txapelketa hartuko du bihar [otsailak 14], bigarren urtez. Espainia osoko sei talde ariko dira bertan.