
Puntu Gorria Kultur Elkarteak sustatutako Bermeoko Emakumeen Memoria Bizia proiektua aurkeztuko dute, otsailaren 5ean [eguena], 18:00etan, Bermeoko eta Gizarte eta Kultura Etxean. "Kontakizun historikoki isilaraziak ikusgarri egitea" helburu duen ekimena da, eta ELLAS izeneko ekimen zabalago baten barruan kokatzen da.

Bermeoko Etxalak, Gernika-Lumoko Mobidu eta Usurbilgo Aztarrika taldeetako kideek Euskal Herrian Euskarazek antolatutako TindEHEr ekimenaren azken zitaren testigu izan ziren, eskualdea euskararen arnasgune izan daitekeela frogatzeko helburuz, Bermeon "giro itzela" sortuz.

San Blas eguneko ospakizunetan bildu ziren atzo (otsailak 1) busturiarrak, eta Maite Ibarluzearenak izan ziren gozoenak.

Inauterien atarian bada zer ospatu eta zegaz gozatu eskualdean, izan ere, jai egunetan murgilduta dabiltza han eta hemen. Gaur (otsailak 2), Kandelario eguna da, eta tostada txapelketarekin ospatu zuten atzo Sukarrietarrek. Gaur, berriz, Demikun eta Gernika-Lumon bilduko dira ospakizun ekintzetan.