Irudimena aske uzteko orduari heltzeko prest daude
Mozorroak janzteko ordua ailegatu da Busturialdean. Hala, negua atzean uzteko eta udaberriari ongietorria emateko prest daude han eta hemen, gaur hasi eta datorren asteburura arteko egitarauak prestatuz.
Negua atzean geratzen ari delaren seinale, kolorez, musikaz eta mozorroez betetzen dira Euskal Herriko kaleak garai honetan. Inauteri edo aratuste garaian, hain zuzen ere. Ze, euskal inauterien tradizioa neguaren amaierarekin eta udaberriaren helduerarekin lotuta ei
dago. Beraz, egunotan ez da festa faltako, baina hortik haratago doaz inauteriak; herri bakoitzaren nortasuna eta tradizioak agerian uzten dituen adierazpen bizia baitira. Busturialdean belaunaldiz belaunaldi transmititutako ohiturak eta gaur egungo sormen berritzailea uztartzen dira, herri eta auzo bakoitzean giro paregabea sortuz. Hala, gaur hasi eta datorren astera arte iraungo du jai eta tradizio giroak eskualdeetan, eta herritarrak egitarau borobilak prestatzeko eta irudimena aske uzteko prest daude.
Busturialdean, hainbat dira horren testigu izango direnak: Ajangiz, Bermeo, Busturia, Arratzu, Nabarniz, Forua, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Ea, Gautegiz Arteaga, Muxika eta Mundaka. Horietan guztietan kultura, musika, mozorroak eta gastronomia nagusituko dira, hurrenez hurren.
Mundakarrentzat, esaterako, ez dago aratusteak baino egun hoberik, eta beste behin horren isla izango dira herritarrak datozen egunotan. Hala, tradizioari jarraituta ospatuko dituzte aurten ere jai egun berezi horiek, gaur hasi eta martitzenera bitartean. Baina egun potoloena etzikoa [otsailak 15] izango da, herriko kaleak lamiek (18:00) eta atorrek (12:30) betetzen dituztenekoa, alegia.
Gernika-Lumon Stranger Things izango dute mozorrogai gaur, eta iaz estreinakoz egin zuten playback-ari jarraipena emateko prest daude, gainera. Astrakideek ere jaia aurreikusi dute gaurko, eta beraien mozorrogai propioa ere ezarri dute: 80. hamarkada. Mozorro giroa, baina, martitzenerarte mantenduko da herrian, askotariko ekintzekin apainduz.
Bermeon ez dira atzean geratuko, eta egun handiak bihar eta martitzena izango direla jakinarazi du udalak: Bihar Alkartasuna Dantza Taldea izango da protagonista, ze, aurten 50 urte betetzen du taldeak, eta hori ospatzeko, dantza eta musikaz beteriko eguna antolatu dute, Artza frontoian. Martitzenean, ordea, gaztetxoen txanda izango da: herriko ikastetxeetako ikasleen kalejira egingo dute, urtero lez, Ataldetik hasi eta Lameraraino. Esan dute zinema edo filmak gaia aukeratu dutela mozorrotzeko.Tabernen Mozorro Lehiaketa ere martitzenean bertan egingo dela aurreratu dute udal ordezkariek.
Gainontzekoak ere dena prest dute. Herri txikienek eurek dakiten moduan ospatuko dituzte inauteriak, txikitasunetik handitasuna eginez, eta horren erakusle izango dira erromeriak, desfileak, jan-edana eta dantzak, besteak beste.
Egitarauak, herriz herri:
AJANGIZ
Astelehena, otsailak 16.
10:00. Inauteriei buruzko ludotekan bilduko dira ajangiztarrak, 13:00ak bitartean.
Martitzena, otsailak 17.
10:00. Inauteriei buruzko ludotekan bilduko dira ajangiztarrak, 13:00ak bitartean.
ARRATZU
Astelehena, otsailak 16.
19:00. Inauterietako mozorro festan bilduko dira arratzuarrak Xaiborregaz,herriko plazan; euria eginez gero, frontoian bilduko dira.
Ondoren. Txokolate jana izango dute bertara hurbiltzen direnek. Antolatzaileek mozorrotuta bertaratzeko deia egin dute.
BERMEO
Gaur.
20:00. Kanta Kanta Lorue, kalez kale, Goiko plazatik hasita. Mozorrotuta joateko deia zabaldu dute.
Bihar.
11:30-13:00. 4 eta 12 urte bitartekoei zuzendutako Mozorro eta maskarak sortzeko umeentzako tailerrak, Arrantzaleen Museoan.
12:30. Lantzeko Inauteriak. Kalejira, Gizarte eta Kultura Etxean hasita.
12:30. Coro Maikaren kalejira, Goiko Plazatik hasita.
15:00. Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrenaren baitan, herri bazkaria, frontoian.
18:00. Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta, Begibide erromeria.
Jarraian. MJ Pepiñotan.
Astelehena, otsailak 16.
17:30. Mozorro eta tostada txapelketa, Demiku jubilatuen elkartean.
Martitzena, otsailak 17.
11:00. Herriko ikastetxeetako ikasleen kalejira, Ataldetik hasi eta Lameraraino. Zinema edo filmak gaia aukeratu dute mozorrotzeko.
Ostean. Adinaren arabera banatutako jarduerak.
11:30. Tabernen Mozorro Lehiaketa.
12:30. Erroxapeko Martxako emakumeen kalejira.
13:00. Ross Dantza Eskolakoen emanaldia, Lameran.
17:00. Disko Txiki Festa, Lameran (euria eginez gero, Bermeoko Herri Eskolan).
18:00/18:30. Erroxape Emakumeen Elkarteak antolatuta, IV. Tostada txapelketa.
Zapatua, otsailak 21.
19:30. Spookypheria Productions elkarteak antolatuta, Vade Retro Party jaialdia, Kafe Antzokian.
BUSTURIA
Gaur.
10:00. Guraso elkarteak antolatuta, inauteriak ospatzeko batuko dira umeak. Goizerako eskolan jarri dute hitzordua; arratsalderako, berriz, tenis pistetan.
19:00. Mozorroen jaia, kultur etxean.
Bihar.
19:00. Busturiarren ihauteri emanaldia, kultur etxean.
Etzi.
12:00. Inauterietako dantzak auzoz auzo, Irrintzi Alai Taldearekin: San Kristobalen hasiko dira, ondoren Altamirara joango dira, eta azkenik, Axpera.
EA
Bihar.
17:00. Mozorroen desfilea.
17:30. DJ Mitxel.
19:00. Txokolate jana.
Iluntzean. Mamorroak.
FORUA
Bihar.
19:00. Dantza-kalejiran bilduko dira herritarrak, kultur etxetik hasi eta Dantzarien Plazaraino helduz.
GAUTEGIZ ARTEAGA
Bihar.
19:30. Diskofesta, Herriko Plazan.
Etzi.
12:00. Artie Dantza Taldearen eskutik, Euskal Inauterien Jaia, plazan.
Zapatua, otsailak 21.
Iluntzean. Xaibor plazan, Gartipek antolatuta.
GERNIKA-LUMO
Gaur.
17:00-19:30. Inauterietan makilatu liburutegian tailerra, udal liburutegian.
17:00-21:00. Stranger Things photocall-a San Juan Ibarran.
18:00. Inauterietako kalejira Ross dantza eskolakoekin, Foruen plazan hasita.
19:00. Bertso poteoa, Onintza Enbeita eta Ibai Amillategigaz, Arrien tabernan hasita.
19:30. Inauterietako II. Playback lehiaketa Pasealekuan.
21:00-22:00. Happy Hour parte hartzen duten tabernetan, mozorrotuta daudenetan bakarrik.
23:00-01:00. Xaiborren diskofesta ibiltaria kalerik kale.
22:00. Inauteriak Astran. Gaia: 80. hamarkada.
00:00. Dj Tologo Astran.
01:00. Dj Barbii Gernikako Gaztetxean.
Bihar.
12:00-13:00. Umeentzako tailerra Pasealekuan.
17:00-21:00. Stranger Things Photocall-a San Juan Ibarran.
18:00. Ume eta gazteentzako mozorro jaialdia Pasealekuan.
19:00. Berako inauteria, Elai Alai dantzari taldearen eskutik, Pasealekuan.
20:30. Txokolate jana eta tostadak Pasealekuan.
Etzi.
11:00. Busturialdeko Gaiteroen diana.
12:45. Irrintzi erakustaldia Berbalagunen eskutik.
13:00. Marroen aurreskua, marroen inauteri erakustaldia eta Oilar jokoaren antzezpena.
Ostean. Tostadak Foru plazan eta Elai Alai dantzari taldekoak kalerik kale.
17:00-21:00. Stranger Things Photocall-a San Juan Ibarran.
17:30-20:30. Lehorreko kukaina, ume eta gazteentzako parkean, Pasealekuan.
Astelehena, otsailak 16.
12:00-13:00. Umeentzako tailerra Pasealekuan.
12:30-15:00. Urdaibai kantagunea kalerik kale.
12:00-13:00. Umeentzako tailerra Pasealekuan.
17:30-20:30. Ume eta gazteentzako parkea, Ure elkartearen eskutik, Pasealekuan.
Martitzena, otsailak 17.
12:00-13:00. Umeentzako tailerra Pasealekuan.
17:30-20:30. Ume eta gazteentzako parkea, Ure taldearen eskutik, Pasealekuan; euria eginez gero, Ureren ekitaldiak, Merkatu plazan.
IBARRANGELU
Zapatua, otsailak 21.
12:30. Kalejira Lorea Dantza Taldeagaz, frontoitik Elixaldera.
15:30-18:00. Umeentzako tailerrak kultur etxean.
Ostean. Diskofesta.
20:00. 80’s party.
Egunean zehar. Foodtruck-a, jan-edanagaz.
MUNDAKA
Bihar.
17:00. Herriko umeen daborrada, Jose Mari Egileor txistulari elkarteagaz eta Lamia eta Ator erraldoiekin.
Ondoren. Gazte Zar Dantza Taldearen dantza emanaldia, plazan.
Etzi.
10:00. Kalejira, Jose Mari Egileor txistulari elkarteagaz.
12:30. Mundakako Atorrak.
18:00. Mundakako Laminak.
Astelehena, otsailak 16.
18:30. Kalejira eta buruhandiak, Katius-K Zabal Bandekin.
Martitzena, otsailak 17.
11:30. Kalejira.
12:00. Ekitaldia, Isla Kale kiroldegian.
17:30. Musika emanaldia, plazan.
19:00. Katius-K Zabal Band eta buruhandiak.
Ondoren. Kalejira eta sardina erretzea.
MUXIKA
Etzi.
17:00. Kurtzeroko frontoian gaztelu puzgarriak, arku tiroa, futbolin erraldoia eta musika.
19:00. Diskodantza familian, mozorro lehiaketa, desfileak eta txokolatada, Kurtzeron.
NABARNIZ
Astelehena, otsailak 16.
18:00. Diskofesta, frontoian.
Ondoren. Txokolate jana.