Eskualdeko Foru-Museoek kultura-abantaila gehiago eskainiko dituzte
Bizkaiko Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Bizkaiko Foru-Museoek bat egin dute 'Kultura artearen grinaz' lelopean. Azaldu dutenez, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Gernika-Lumoko Euskal Herriko Museoa eta Kortezubiko Santimamiñe bisitatzen dutenek kupoi bat jasoko dute, zeinekin %20ko deskontua izango duten BOSen 2025-2026 denboraldiko edozein kontzerturen bi sarrera erostean.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez Bizkaiko Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Bizkaiko Foru-Museoek bat egin dute Kultura artearen grinaz lelopean. Hala nola, elkarlanaren helburua “herritarrei kultura-abantaila gehiago eskaintzea” dela nabarmendu dute: “Erakundeek indarrak batuko dituzte foru-museoetara edo 2025-2026 denboraldiko kontzertuetara doazenek onura eskluziboak izan ditzaten nahi dugu”.
Besteak beste, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Gernika-Lumoko Euskal Herriko Museoa eta Kortezubiko Santimamiñe izango dira elkarlan horren arteko nahasturaren eszenatoki. Bizkaiko Foru Aldunditik azaldu duenez, horietako museoren bat bisitatzen dutenek kupoi bat jasoko dute, zeinekin %20ko deskontua izango duten BOSen 2025-2026 denboraldiko edozein kontzerturen bi sarrera erostean. “Abantaila hortaz gozatzeko nahikoa izango da kupoia Bilboko Euskalduna Jauregiko leihatiletan aurkeztea”, gaineratu dute. Promozioa 2026ko ekainaren 30ean amaituko da.
Horrez gain, esan dute museo horietako edozeinetan BOSen abonua edo 2025-2026 denboraldiko kontzertu baterako sarrera aurkezten dutenek “sarrera bi” eskuratu ahal izango dituztela “baten prezioan” aukeratutako foru-museorako. Aurreratu dutenez, interesdun pertsonek bizkaikoa.bizkaia.eus eta bilbaorkestra.eus webguneetan kontsultatu ahal izango dituzte xehetasun guztiak.
Gauzak horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak “lurraldeko kultura-erakundeen arteko lotura indartu” nahi du, eta kulturarako sarbidea sustatzen du, “ondare historiko, artistiko eta musikala bateratuz”. Aurten artea biderkatu egin dela aintzat hartuz, hortaz “inoiz baino gehiago gozatzeko aukera” izango dela berretsi dute Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek: “Arte gehiago, kultura gehiago, gozamen handiagoa”.