2026/1

Artez eta disidentziaz bete dute Astra

Euskal ArtQueer topaketak Gernika-Lumoko Astra hartu zuen, eta emakumeek dragean duten presentzia erakustea bilatu zuten. Gernika-Luma eta Errementa Armaidxuek taldeko kideek Busturialdeko komunitatearen "saretze ekimen bezala" hartu zuten jaialdia.

Zientzia eta kontzientziazioa, zaborrak ozeanoetara iritsi ez daitezen

Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Egunez [urtarrilak 26], Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde Josu Bilbao Begoñak BBK Klimaren instalazioak bisitatu ditu, itsasoko eta ibaiertzetako zaborren arazoari irtenbidea bilatzea helburu duen Ulysses Experience dibulgazio proposamena bertatik bertara ezagutzeko.

1.550 lagun, aldarri sozialaren bidezidorrean

VII. Etxera Trailek parte hartze esanguratsua eduki du: 1.550 mendizale. Mikel Arriola Muniozguren eta Oihana Azkorbeitia Urizar izan dira mendi lasterketaren garaileak.

Garaipen balioanitza, etxekoen aurrean

Gernika Rugby Taldeak 29 eta 13 irabazi dio A.D Ingenieros Industriales Las Rozasi, Ohorezko Elite Multzoko hamargarren liga jardunaldian. Sailkapenean kalitate jauzia egin dute basurdeek, baita "moral aldetik" ere.

Xixili liburua
XIXILI. HEGATSA GALDU NUENEKOA: 3. Kapitulua

"Hegatsik gabe"

Leire Lekuona Elizondo idazle bermeotarrak bere ‘Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa’ ipuin liburua oparitu digu Hitzan plazaratzeko. Kapituluka eta barikuro, gure orrialdeetan irakurriko duzue. Gozatu!

Leire Lekuona Elizondo

Herri ondare garaikideari aitortza

Gorka Perez de la Peña Oleaga idazleak Bermeoko bilakaera garaikidea aztertzen duen liburua argitaratu du, Bermeoko Udalaren babesarekin: ‘Bermeo, 1860.1975. Hirigintza eta Arkitektura’. Arkitektura garaikidearen arloan «egiteko lan handia» badute ere, ikerketa-dokumentu zabal eta sakonaren argitalpenarekin emandako lehen pausoa "oso garrantzitsutzat" jo du udalak.

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola — Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren txapelduna

"Bertsoari nik ematen diodana baino gehaigo ematen dit bertsoak niri"

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren txapela jantzi zuen Aitor Etxebarriazarraga Gabiolak abenduan, Onintza Enbeita Maguregi baino puntu erdi gehiago lortuta. Hilabete bat eta gero, txapelak duen garrantziaz harago, egindako bidea, plazetan aritzea eta Lilibertso Bertso Eskolaren presentzia nabarmendu ditu. Hala, onartu du «elkarbanatutako poza» izan dela txapela irabaztea.

Aniztasun funtzionalaren aldeko pausoak

Domekan [urtarrilak 25], XX. Bermeoko Herri Lasterketa egingo dute. Proben izen emateetan bildutako dirua Sagrado Corazón Ikastetxeak jasoko du, aniztasun funtzionala duten ikasleen artean kirol praktikak sustatzeko.

Duintasuna galdu barik

Lointek Gernika Bizkaiak 83 eta 81 galdu du, Villeneuve d'Ascqueren aurka, Eurocup Womenen final-zortzirenetako itzulikoa. Lehiatik kanporatuta geratuta ere, gernika-lumotarrek joanekoan baino itxura hobea eskaini dute.

Euskaraldia

HAPO berria lantzeko saio parte hartzaileak deitu ditu udalak

'Zer da HAPOa? Zertarako eta norentzat egiten da?' formakuntza eta informazio hitzaldiagaz hasiko dute lehen fasea, bihar [urtarrilak 20], 19:00etan, Altamirako Kultur Etxean. 

Xixili liburua
XIXILI. HEGATSA GALDU NUENEKOA: 2. Kapitulua

"Leviatan"

Leire Lekuona Elizondo idazle bermeotarrak bere ‘Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa’ ipuin liburua oparitu digu Hitzan plazaratzeko. Kapituluka eta barikuro, gure orrialdeetan irakurriko duzue. Gozatu!

Leire Lekuona Elizondo

Familia eskolak, nerabezaroarekin lotutako erronkekin laguntzeko

Urteko lehenengo Familia Eskola urtarrilaren 21ean [eguaztena] egingo dute, Sagrado Corazon Ikastetxean. Otsailean eta martxoan ere saioak egingo dituzte, eta izen ematea saio bakoitzeko QR kodearen bidez egin beharko da.

'Non ote zaude' erakusketa hartuko du kultur etxeak

Gernika-Lumoko Kultur Etxeko Ricardo Abaunza erakusketa gelan 'Non ote zaude' erakusketa egongo da astelehenetik aurrera. Dani Asuak denborak ahaztua zuen argazki artxibo bat topatu zuen, eta horren harira sortu dute erakusketa Asuak berak eta Hibai Agorria argazkilari eta bideografoak.

Argazkiak: Gernikazarra Historia Taldea

Lurgaiak Berrekondo ingurua baso autoktono bihurtzen jarraituko du landaketak eginez

Lurgaia Fundazioak zapatuan [urtarrilak 17] landaketa egingo du Mendatako Berrekondo ibarrean. Eta, bertaratzeko izen-ematea zabalik dago.

bertso barnetegia

Zabalik dago neguko bertso barnetegirako izen ematea

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak otsailaren 6tik [barikua] 8ra [domeka] bitartean antolatu du aurten neguko bertso barnetegia, Baratze Baserri Eskolan. Izena eman gura dutenek urtarrilaren 22ra [eguena] bitartean dute horretarako aukera, elkartearen webgunean.

SOMEk adin guztientzako musika tailer berriak sustatuko ditu

Biolontxeloa, trikitixa eta akordeoia probatzeko aukera zuzendu gura die 12 urtetik gorako herritarrei Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak, eta zenbait tailer prestatu ditu urtarrilerako.

Gehiago